top of page

IBILBIDE MITOLOGIKOA
BISITA AUDIOGIDATUA 2: ZAMAKOLA

ZAMAKOLA
00:00 / 01:40

Zamakolako zubian zagoz, mundu biren arteko lotura egiten dauen Indusi errekaren gainean: ur honek mundu magiko eta erreala banatzen ditu; historiaurreko gizaki eta mitologia gaurko mundu industrializaturaino.

Errekan gora, gure eskumatara, Zamakola auzunea, gune garrantzitsua inguru honetan, burdinolen industriaren sasoitik, eta Simon Bernardo eta Juan Antonio Zamakola anaiak, besteak beste, munduratu ziran auzunea, oraindiño bizirik diharduen errotaren ondoko Etxenagusia baserrian jaiotakoak; lehena, XVIII. gizalditik XIX. gizaldira bitarteko Bizkaiko bizitza politikoko gizon garrantzitsua; bigarrena, idazle polifazetikoa, historialaria, hizkuntzalaria eta musikologoa, Euskal Herriaren lehen historia nazionaltzat har daikeen Historia de las Naciones Bascas lanaren egilea. Eta aldi berean, Barandiaranen egoitza, Axlorreko indusketa sasoietan.

Ezkerretara, barriz, gain batetik begira dozu Gibeltar baserria, bere atalasea zeharkatzean guztiz inguratuko gaituen mundu magiko eta misteriotsura sartzeko atea: Jentilzubi, Axlor, Baltzolako haitzuloa... mitoak eta sinesmenak, historiaurreko erritualak eta bizimoduak, gaur egun hobeto uler daikeguzanak, neurri handi batean, On Joxemiel Barandiaranek in situ garatutako landa-lanari esker.

bottom of page