top of page

IBILBIDE MITOLOGIKOA
BISITA AUDIOGIDATUA 3: GIBELTARREKO IPUINA

Aktoreak: Gibeltarreko andrea (birritan), lamina-1 (8 aldiz), lamina-2 (birritan), lamina-3 (figurante), lamina-4 (figurante), beste andra batzuk (figurante)

 

Lamiña bat errekatxoaren ertzean orraztuten eta inguruko arbola baten ostean andrea. Orrazia jausi egiten jako eta andreak ariñeketan hartu eta ihes egiten deutso laminari landan gora, baserrirantz laminak bitartean: 

  • Lamina-1: itxiñe orrazia, ekarriñe hona, ezpabere garbitu egingo donat!

  • Andrea (goiko bidean dagoela): egoañe hor, ze bestela!

  • Lamina-1: ekarriñe orratzia! (orroaka)

Andrea desagertu egiten da eta ilunduz amaitzen da eszenea.

Hurrengo eszenea gauez gertatzen da. Ilunetan Gibeltarreko etxeko ateetan kandeleagaz edo argituta:

  • Lamina-1 (ate aurrean orroaka): Emoidan orrazia, ezpabere kenduko deuanat bizia!

  • Andreak: Orrazia neuk hartu joanat eta neurea dona, eta ez deuanat emongo. Hoa hemendik eta itxi eiztana bakean!

  • Lamina-1: ez nona joango gau guztian! Hemen egongo gozana gau guztietan orrazia eskuratu arte! Ikusiko dona zer dan ona!

 

Geroztik andrea bildur zan eta auzoko jenteak boltsan errosarioak eroateko esan eutsien, lamiñak ez dirala hurreratzen eta. Inguruan agertzen jakozan lamiñek esaten eutsien:

  • Horreek bota eizan!

Lamiñak orrazia berreskuratu gura ebenez, gauero ate-zuloaren ondora hurreratzen ziran iruten ebizan andrak ikaratu eta bildurtzeko gogoz. 

  • Lamina-1: Andra horrek gorriak ikusi beharko jozana 

  • Lamina-2: Bai horixe! Ez jona ezer ikusi ondiño ixajatxoak!

  • Lamina-1: Ixajea diñona? Lapur galanta bera!

  • Lamina-2: Ba, ostu jokena itzuli arte gerrea berari!

 

Indusiko andra eta neskak lamina hareitatik libretako zeozer egin behar zala-ta plan bat asmau eben. Gauean iruten egoazala lamiña bat atera hurreratu, giltzarrapoan begia ipini eta esan eban:

 

  • Lamina-1: Gaur be goruetan? Gaur be ez dozue lorik egingo ba! Eguna argitu arte beilan egon beharko dozue!

 

Berbarik egin barik, sutan egoan burruntzi gori-goria begitik sartu eutsien lamiñeari. 

 

  • Lamina-1: ahhhhh! Ahhhh! Itsutu egin jeustana horrek! Etxoanat ezer ikusten! Ahhh!

 

Inguru guztian entzun ziran haren orroak eta zantzoak. Harrezkero ez dira barriro lamiñak Gibeltarrera hurreratu.

bottom of page