TOP 10
Gorbeiako Parke Naturala
01
Ez dakigu Parke Naturalatik ibiltzean wifi-a izango duzunik, baina bikain konektatuko zarela ziurtatzen dizugu
Bizkaia eta Araba arteko muga naturala izaki, aparteko garrantzia du naturak Gorbeiako Parke Naturalean. Basoak eta mendiak dira nagusi ihes egiteko ezin hobea den leku honetan. Altxor naturalez jositako eremu babestu honek liluratu egingo zaituzten hamalau bidek osatutako sarea eskaintzen dizu. Ezagunenak 1842 m-ko Gorbeiako mendi mitikoaren tontorrera eramango zaitu. Baias, Pagomakurre, Murua edo Zastegi dira gailurrera jotzeko lau ibilbide. Handik, bista ezin ikusgarriagoarekin, Euskadiko Parke Natural zabalenaren paisaiak edukiko dituzu zure oinetara
Gorbeia euskal mitologiareren hainbat istorioen eszenatokia da, non lamiak, sorginak eta gentilak protagonistak diren.
PARKETXEAK
Bizkaia
Gudairen Plaza, 1, Areatza.
Ordutegia:
10:00-14:00 y 16:00-18:00
Tel. 94 672 9279
Email:
gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus
Araba
Lekanda s/n, 01139 Sarria.
Ordutegia:
De Martes a domingo:
10:00-14:30 y 16:00-19:00.
Tel. 945 43 07 09
IBILBIDE GIDATUAK
Xertan: Gorbeiako Aterpea 711 776 648 / 946 338 148
info@xertan.es www.gorbeiakoaterpea.eus
Dunba
688 804 523 dunbanatura@dunba.es www.dunba.es
Inguru Abentura
635 748 947 info@inguruabentura.com www.inguruabentura.com
HURBILEKO MUSEOAK
ESPERIENTZIAK
Nabarmentzekoa da Gorbeiako Gurutze enblematikoa, XIX. Mendearen amaieran eta XX. Mendearen hazieran, XIII. Aita Santuak mendien gailurrik garaienetan gurutzeak eraikitzea gomendatu zuen Jesus Kristo omentzeko.
1901eko azaroaren 12an, asteartea, lehenengo gurutzea bedeinkatzen da, 33 metrokoa. 1901eko abenduaren 12an, osteguna, lehenengo gurutzea erori egin zen, 1902ko neguaren ostean, 2. Gurutzearen lanak hasi ziren eta 23 metroko eraikuntza lortu zutenean ekaitz sendo bat iritsi zen, besoak eta lau kable metalikoak jarri baino lehen.
1906ko otsailaren 12an, astelehena, bigarren gurutzea erortzen da, eta, azkenik, orain dagoen hirugarren gurutzea eraikitzen da Gorbeia mendiaren gailurrean 17 metro altuerakoa. Alabaina, hirugarrenaren inguruan ez daude datu zehatzik bere inaugurazioaren inguru, hortaz ezin da jakin inaugurazioa egon zenik ala ez