INFORMAZIOA
Hemen Gorbeia norako turistikoari buruzko oinarrizko informazio aurki dezakezu:
-
Gorbeia norako turistikoari buruzko informazio orokorra.
-
Informazio eta Turismo bulegoen kokapena.
-
Zonaldeko ibilbide,mapa, bisita, gastronomi... buruzko katalogoak.
Nor gara?
Gorbeia Gune Turistikoa aipatzen dugunean Gorbeia Parke Naturala eta inguruko herriez ari garela jakin behar da. Gure mendia Araba eta Bizkaiko lurraldeen artean banatuta dago, baina zentzu guztietan, Gorbeia bakarra da.
2010 urtetik hona, Bizkaiko Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea eta Arabako Gorbeialdeko Kuadrilla elkarlanean ari dira zonaldeko turismoa bultzatzeko, hainbat lurraldetako administrazioen arteko lankidetzaren adibidea dena.
Mapari begirada bat botatzen badiogu, bi eskualdetako hainbat udalerrik osatzen dute:
Arratia-Nerbioi eskualdea (Bizkaia): ARAKALDO, ARANTZAZU, ARTEA, AREATZA, BEDIA, GALDAKAO, OTXANDIO, OROZKO, UBIDE eta ZEANURI.
Gorbeialdeko Kuadrilla (Álava): ARAMAIO, ARRATZUA-UBARRUNDIA, LEGUTIO, URKABUSTAIZ, ZIGOITIA eta ZUIA.
Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea (Bizkaia)
Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartea Arratia-Nerbioi inguruko landa eremuko udalek eta elkarteek osatzen dute.
Bere helburua landa-eremuko herritarrei zerbitzuak ematea eta bizitza-kalitatea hobetzen laguntzea da. Eskualdeko tokiko administrazioan eta landa garapenean parte hartzen duten sektore guztien lankidetza eta parte hartzea bideratzen saiatzen gara, Landa Garapenerako Programak landuz eta gauzatuz.
HARREMANETARAKO DATUAK
Askatasuna kalea 10-1º, 48143 Areatza (Bizkaia)
N.I.F. G48409585
946 31 55 25
Gorbeialdeko Kuadrilla
(Araba)
Kuadrillak lurralde-antolamendurako sistema berezi bat dira, Arabako Lurralde Historikoan bakarrik daudenak. Lurralde-erakunde foralak dira, eta udalerriek osatzen dituzte. Kuadrillen lana da eskualde bakoitzaren interesak kudeatu eta sustatzea, antolakuntza eta baliabide-horniketa egokia izan dezaten.
Gaur egun 7 Kuadrilla daude: Añana, Aiara, Kanpezu-Arabako Mendialdea, Guardia-Arabako Errioxa, Agurain, Gasteiz eta Gorbeialdea (lehen Zuia).
Erakunde honen helburua, berau osatzen duten herrien ongizatea eta garapena zaintzea da, erabilitako baliabideak optimizatzeko asmoz, eta barne hartzen dituen udalerriei eta bertako herritarrei zerbitzu komun bat emateko asmoz.
HARREMANETARAKO DATUAK
Plaza del Ayuntamiento 1, 2º izda, 01130 Murgia (Araba)
N.I.F. P0100389F
945 43 01 67
Turismo bulegoak
Murgia Turismo Bulegoa
Gorbeia inguruetako eskualdea ezagutu nahi duten bidaiari eta turisten erreferentzi puntu da bulegoa, baita beste lekuren batera joateko Murgiatik pasatzen denarentzat ere.
Ordutegia
Turismo bulegoa martxoaren 24tik azaroaren 5era, abenduko zubia eta gabonetan irekita dago.
Neguko ordutegia: de 9.30etatik 12.30etara eta 15:00etatik 17:00etara.
Udako eta Aste Santuko ordutegia: 9.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.
Abenduko ordutegia: 9.30etatik 13.30etara
Kokapena
Plaza Bea-Murgia s/n 01130 MURGIA
Teléfono: 945 43 04 40
turismo@gorbeialdea.eus
www.gorbeialdea.eus
Orozko Turismo Bulegoa
Orozko, Bilbotik bisitan zatoztenontzat, Gorbeiako Parke Naturalera sartzeko atea da. Nerbioi ertzetik iritsiko zarete bertara, AP-68a hartuta, Basauri, Ugao eta Arrankudiaga atzean utzi ondoren.
Ordutegia
Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) eta aste santua: Astelehenetik igandera, eta jai-egunetan: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Urtean zehar: Asteartetik eta igande eta jai-egunetan: 10:00etatik 14:00etara. Gainera, ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 19:00etara ere.
Astelehenetan itxita.
Kokapena
Plaza Zubiaur S/N 48410 OROZKO
Teléfono: 946 122 695
turismo@gorbeialdea.com
museoa.orozko@bizkaia.org
Ostatuak
Katalogoak
Gorbeia Orokorrean & Mapa
Bisita gidatuak
Ibilbideak
GORBEIATIK OSO GERTU
Euskadi
Euskadi bere hiru lurraldeen eta bi milioi herritarren batuketa ere bada: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Beren xehetasunekin, desberdintasunekin, paisaiekin eta nortasunekin.
Bizkaia “ahizpa industriala”, Bilbo handiak gobernatua, baldin bada, Gipuzkoa eremu landatarrago gisa agertzen zaigu, Donostiaren itxura aristokratiko eta dotorea ifrentzu duelarik. Araba, aldiz, ia populatu gabeko lautadez eta bizimodu onaren eredu den Gasteiz hiriburuaz osatutako lurra dugu.
Gorbeia Euskadiren bihotzean dago, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko ateetan.
Gorbeiatik abiatuz gero, Euskadiko beste bazter batzuk bisita ditzakezu: Arabar Errioxa, Donostiako hiria, edo Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldean dauden hainbat leku liluragarri: Mundaka, Gaztelugatxe, Getaria edo Zarautz.
Bilbao
Bilbo berria leku egokia da bere elementurik adierazgarrienen inguruan egun bat pasatzeko: Euskalduna jauregia, Alhondiga, Isozaki dorreak, Itsas-museoa, Deustuko unibertsitatea edo Arriaga antzokia.
Leku horretan bertan hasten da Alde Zaharraren eremua, Plaza Berria, Zazpi Kaleak, Santiago Katedrala eta Erriberako merkatua barne hartzen dituela; leku xarmagarri bat, pintxo-taberna onenetakoekin gozatzeko eta erosketak egiteko aukera ematen duena.
Ezin dugu titaniozko miraria ahaztu; Guggenheim museoa; erakusketa-areto bat baino askoz ere gehiago. Bilbo moderno, moldagarri, eta berri baten bandera-ontzia da, mundura zabalik.
Gasteiz
Vitoria-Gasteiz, Euskadiko hiriburua, erdi aroko iragan batek bustitzen du. Alde zaharrean dira nabarienak horren aztarnak, muino baten goialdean; bihurgunedun kale estuz, kantoiez eta enparantza txikiz beteta dago.
Katedral zaharra nabarmentzen da bertan, Ken Follet nobelagile ingelesa inspiratu zuen eraikina. Monumentu honek hamarkada bat pasatxo darama zaharberritze lanetan, baina inoiz ez dizkie bisitariei bere ateak itxi.
Alde Zaharraren oinetan hiriaren lehenengo zabalgunea dago, besteak beste, Espainia eta Andra Mari Zuriaren plazak eta Eduardo Dato eta Postas oinezkoen kaleak barne hartzen dituena.
Bestalde, gogoratu beharra dago 2012ko Europako Hiri Berdean gaudela. Beste arrazoi batzuen artean, hiria inguratzen duten parke eta pasealekuz osatutako eraztun berde handiari eta Florida eta Pradoko hiri-paisaia finei esker lortu du sari hori.
Euskal hirien triangeluaren beste erpinan Donostia-San Sebastian aurkitzen dugu. Ezaguna da "La Bella Easo izenarekin" edo "Kantauriko Altxorra" izenarekin, hiri polita eta dotorea da, frantziar estiloduna. XX. mendean europar aristokraziaren opor leku ospetsua izan zen.
Frantziako mugatik 23 km-tara kokatua, hiri zoragarria honetan hiri hondartza ospetsuenetariko bat aurkitzen dugu "La Concha" hain zuzen ere. Bertako paseolekua hain ospetsua da "titanic" filmean barandaren kopia dagoela.
Ez joan alde zaharra bisitatu gabe, non ostalaritza eskaintza ezin hobea aurkituko duzu, gastronomi berriaren jatorria den lekua. Ez galdu ere ez arkitektura, Buen Pastor Katedral Neogotikoa, eta "el Peine del Viento" Chillidaren obra ospetsuena eta hiriaren ikurra dena. Badaude ere jauregi izugarriak, Miramar adibidez eta eraikin modernoak, Kursaal, Zinemaldiaren zentrua, Donostia-San Sebastian hiriko filme festibal internazionala hiriko kultura aktibitatearen adierazgarri da. Horregatik 2016. urtean "Europako Kultur Kapitala" izendatu zuten.
Donostia
Arabako Errioxa
Aitzaki onena kostaldetik barnealdera joateko Arabako-Errioxa jatorri izendapena duten ardoak dastatzera joatea da. Badaude ardo gazte, ontze, erreserba eta gran erreserba zeintzuk ospe internazional duten. Mahatsaren kalitatea, ardoaren kalitatearen eta pertsonalitatearen jatorria da, errekonozimendu internazionala duten ardoak dira hauek, beraien kalitate altua dela eta.
Arabako-Errioxa-ren mahasti zabalak, armonian bizitzen dira erdi aroko herri harresidunekin. Badaude ere jauregiak, lur azpiko bodegak eta arkitektura modernoa duten dezena upeltegi Ebro ibaiaren ertzean. Batzuk arkitekto famadunengatik diseinaturik, Frank Gehry, Guggenheim Bilbao museoa diseinatu zuen arkitektoa, Marques de Riscal upeltegia eraiki zuen Elciego-n. Hau ez da kasu bakarra, Santiago Calatravak, Ysios bodega diseinatu zuen Laguardian.
Upeltegi bat ikusi eta bertan jan edo ardo mokadu bat eduki, bertako paisaiaz disfrutatu Kantauri mendilerroaren magalean, plan ezin hobea da.
Bisitetarako esteka interesgarriak eta beste leku ikusgarri batzuk
Ezagutu ezazu Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko elkarte publikoa, Euskadiko turismoaren lehiakortasunerako estrategia sustatzeko eta ezartzeko lider izateko sortu zena.
https://www.basquetour.eus/hasiera.htm
Ezagutu Araba: ibilbide berdeak, planak, Parke Naturalak, urtegiak, museoak, enogastronomia, ekitaldiak...
https://www.alavaturismo.eus/eu/
Ezagutu Bizkaia: kostaldea, mendiak, hiriak, txangoak, gastronomia, kultura...