top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

02

Urtegiak,

barrualdeko itsasoa.

Gorbeiako barneko itsasoan murgiltzera gonbidatzen zaitugu: oroitzapen ahaztezinak esperimentatuko dituzu ur ertzean

Gorbeiako urtegietan, zure begi-ninietan ur ertzeko irudi eta oroitzapen ahaztezinak utziko dituzten paisaiez eta bizimoduez gozatuko duzu. Uretako hegaztiek, pagadiek eta balio ekologiko handiko hezeguneek uraren boterea deskubritzen lagunduko dizute.

 

Handiena Uribarri Ganboakoa da. Ingurumen balio ikaragarriko hezegune ikusgarri bat da, eta milaka espezie bizi dira bertan. Nazioarteko Garrantzia duen Ramsar Hezegunea, Garrantzi Komunitarioko Lekua eta Paisaia Bikaina izaki, sorpresaz betetako lekua da urtegia. Unibertso txiki horretan, irudi hunkigarriak ikusiko dituzu, hodeiertzaz jabetzen diren ur-geruzak ikusiz. 

 

Pinudi txiki artean kokatuta, zerbitzu guztiak eskaintzen dituen eta bandera urdin ezaguna duen barne hondartza bat dago urtegiaren ertzetan: Landa. Landako Probintzia Parkea leku ezin hobea da zure aisiaz naturarekin bat eginda gozatzeko.

Urrunagako urtegia, berriz, uretako hegazti eta espezie askoren habitat bikaina da. Partekatu espazioa eta denbora horiekin, Sorgimendiko eta Zabalaingo aisia-guneetan; mahaiak, parrilak, iturriak, haurrentzako jolasak eta abar ere badaude.

 

Basoz inguratuta, Albinako urtegiaren geografia luzanga da arrantza-zaleen paradisua. Lau kilometroko itsaso txiki bat, presak ahaztu eta zure buruari joaten uzteko bidezidorrekin.

KOKAPENA

Albina: Legutio

Urrunaga: Legutio

Ullibarri-Gamboa: 

Arratzua-Ubarrundia

TURISMO BULEGOA

Plaza Bea Murgia

01130 Murgia

turismo@gorbeialdea.eus

Tel. 945 430 440

ESPERIENTZIAK

MUSEOAK ETA PARKETXEAK

Nola Iritsi

Baltzola
eta Mairuelegorreta

Jarraitu ikusten beste top batzuk

bottom of page