Gorbeiako Museo eta Parketxeak
HARRITUKO ZAITUZTE
01
Sarriako Parketxea
Zuia udalerrian dagoen sarria herritik aurrera joanda iritsi zaitezke gorbeiako parke naturalak arabako aldean duen interpretazio eta harrera zentrora.
Gorbeia ezagutzeko modurik onena bertako kondairak, artea, gastronomía, landa-ingurunea edo tradizioak gozatzean datza, horrela, babestutako naturgune hau hain ondo zergaitik kontserbatu den jakingo duzu.
Hori guztia ikus dezakezu parketxeko interpretazio gunean eta askotariko informazio zehatza ere jaso dezakezu: ekipatutako eremuak, aparkalekuak, bisita kulturalak egiteko aukera, hezkuntza programak, hipika, bizikleta ibilaldiak, gorbeiara eta beste mendi batzuetara igotzeko ibilbideak… parkeak dituen baliabideen aberaztasuna diaporama batean ikusiko duzu, eta, gainera, aisialdirako eremu bat ere badago, jolasekin eta mahai zein eserlekuekin.
ORDUTEGIA
1 Apirila-30 Iraila:
Asterartetik igandera 10:00-14:30/16:00-19:00
1 Urria-31 Martxoa:
Asterartetik ostiralera 09:00-15:00
Asteburu eta jai egunetan 10:00-14:30/15:30-17:30
02
Euskal Buztingintza Museoa
Barrio Ollerias auzoa, 9. Elosu (Araba)
945 455 145
Ollerias Euskal Buztingintza Museo-tailerra Elosu herriko (Legutio) Ollerias auzoan dago, edertasun handiko natur ingurunean, Urkiola eta Gorbeiako Parke Naturalen artean, Arabako urtegien ur-ertzean.
Ollerias mila urte baino gehiagoko herrixka da. IX. mendeko zenbait dokumentuetan aipatzen da, eta izenak bertan mendeetan zehar garatutako jarduera du oinarri.
Zaharberritutako eraikina eltzegintza-lantegia izan zen. 1711n eraiki zuen Ortiz de Zarate familiak, eta belaunaldi askok landu zuten lurra bertan 1958ra arte, Urrunagako urtegiak buztingunea urez estali zuen arte.
Blanka Gomez de Segurak sustatu zuen buztingileen egoitza zaharra leheneratzeko proiektu integrala.
1993ko apirilaren 23an zabaldu zizkion ateak jendarteari Euskal Buztingintza Museo-tailerrak. Euskadiko erreferentziazko gunea da antzinako ogibide hau ahanzturari ebasteko.
Egun, ikasturtean zehar, unibertsitate zein eskoletako ikasleek ikastaroak egiten dituzte bertan.
Erakusketa
Baserriaren lehen solairuan euskal herri-zeramikako 380 pieza zaharreko bilduma dago ikusgai. Erabileraren arabera daude banatuta: sutarakoak, mahairakoak, janaria kontserbatzekoak, likidoak garraiatzekoak, eraikuntzarakoak, erabilera erlijiosotarakoak...
Eusko Jaurlaritza da bildumaren jabea, eta aldian behin kontserbazio eta ikerketa lanak egiten dira.
XVIII. mendeko labea
Oinplano lauangeluarreko eraikina da, zenbait metroko garaiera duena. Goiko aldean egosteko labea dauka, behekoan, berriz, errekuntza-ganbera. 1711n eraki zuten, baserriari erantsita.
1958an egin zuten azken labekada; 1993tik Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiko monumentua da.
Egun, labe elektrikoak erabiltzen dira Olleriasko zeramika erretzeko.
Zeramika-tailerra
Zentroko ekintza erakargarrienetakoa eskuzko ekoizpen-tailerra bisitatzea da.
Eltzegileek lan nola egiten duten ikus daiteke bertan. Teknika eta lan egiteko moduen inguruko xehetasunak ematen dituzte, gainera.
Piezak labean 1000 eta 1250 ºC-ko tenperaturan sartu baino lehen tornuan nola landu eta prestatzen dituzten ikusteko parada dago. Amaitzeko, esmaltea eta apaingarriak jartzen dizkiete ontziei. Pieza denak Museoko dendan jartzen dira salgai.
Beste diziplina profesionaletako kideekin –margolari, arkeologo edota diseinatzaileekin- kolaboratzeari esker Ollerias Museo-tailerreko lana dinamikoa eta garaikidea da.
ORDUTEGIA
Astelehenetik Ostiralera: 10:00 - 13:00 / 16:00 - 19:00
Larunbata: 10:00 - 14:00
Igadea eta jai egunak: Itxita
TAILERRAK
Udan (Uztaila eta abuztuan): ostegun eta larunbatetan
Urtean zehar: Larunbatetan
03
Irubidaur Museo Etnografikoa
Las Escuelas, 2. IZARRA (Araba)
945 437 297
*Aldez aurretik hitzordua hartu behar da.
Irubidaurreko museo etnografikoa 1996. Bertan, zonako bizimodu tradizionala eta historia azaltzen dira. Museoan gure arbasoen bizimoduaren eta artearen erakusgarri diren objetu eta elementu ugari dago. Hoien artean aipagarriak dira etxebizitza eta etxeko tresnak, nekazaritza, ehiza, nekazaritza, abeltzaintza eta trenbidearekin lotutakoak;trenbideak eragin handia izan zuen garai bateko Urkabustaizeko gizartean eta ekonomian. Museoan dauden elementu guztiak udalerriko biztanleek utzitakoak dira.
Museoa izarrako alde zaharrean dago, Doña Lola etxeari atxikituta, garai batean txabola moduan erabiltzen zen eraikinari hain zuzen.
04
Eztiaren Museoa
Casa Oregi Etxea
Calle Domingo de Sautu kalea
MURGIA (Araba)
945 430 167 / 945 430 440
Oregi etxean dago, murgiako hirigunean. Berari esker, eztigintzaren mundo zoragarrian murgildu ahal izango zara, eta gorbeialdeko eztia non eta nola egiten den ikasi ere. Erlauntzak erabiltzeko eta eztia eta eratorriak egiteko gure arbasoek erabiltzen zituzten tresnak eta gauzak erakusten dira museoan.
Museoaren bigarren solairuan diaporama ikus dezakegu, bertan erlezaintza, erle eta eztiaren munduari buruzko informazioa ematen da.
ORDUTEGIA
Azarotik martxora: igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.
Martxotik ekainera, irailean eta urrian: asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 13:30era.
Aste Santua, uztaila eta abuztua: jaiegunetan eta asteburuetan, 11:00etatik 13:00etara.
Sarrera doan ordutegi horietan.
BISITA GIDATUA
Beste ordutegi batzuetan Eztiaren Museora bisita gidatuak egiteko hitzordua behar da. Egunero, goizez eta arratsaldez, gutxienez 4 laguneko taldeentzako bisitak eskaintzen dira. 645 844 087 telefonora deitu, aldez aurretik hitzordua eskatzeko. Kostua 5 eurokoa da pertsona bakoitzeko
05
Areatzako Parketxea
Areatzako herriko plazan, Bizkaiko lurraldeari dagokion gorbeiako parke naturalaren interpretazio zentroa dago.
Hiru solairuko zentroa da eta bakoitzak gurutzera igarotzerakoan topa ditzazkegun tarte altitudinalak ikus ditzazkegu.
-
Beheko solairua (0-500m) zorupea eta beheko partea: ibaiak eta itsasertza, uraren indarra, biztanleria, uzta larreak…
-
Lehenengo solairua: basoaren eremua eta bere biztanleria. Baso ustiapenak, geologi formakuntzak…
-
Bigarren solairua (1000-1481m) haitzak eta hauen formak, kobazuloak eta gurutzerako bidean dagoen Larrea.
ORDUTEGIA
Egun guztietan irekita
Apirila-Urria 10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00.
Azaroa-Martxoa 10:30 - 14:30 / 15:30 - 17:30.
06
Orozkoko Museo Etnografikoa
Museoa legorburu jauretxean dago kokatuta. Kareaga izenez ere ezagutzen den eraikin bikain hau XVIII. Mendekoa da eta zubiaurreko enparantzan dago.
Museo honek bailarako bizimoduaren elementu, agiri eta lekukoak erakusten ditu ikuspegi ezberdinetatik. Horien bitartez, egungo errealitatea sortu duten arrazoi eta ondorioak ezagutu ditzazkegu. Halaber, igorri nahi den mezua ez da bere edukierara mugatu nahi; aitzitik, bisitaldiak jarraipena izan dezan nahi da eta erakusketa honekin zerikusia duten lekuak bistatzea proposatzen da.
Museoari dagokionez, hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat islatzeko erabiltzen da: Orozko bailarako ondare historikoa, bizimodu tradizionala bailaran eta gorbeiako lurralde garaietako biztanleak.
ORDUTEGIA
Asteartea-Asteazkena-Osteguna-Igandea-Jai egunak: 10.00 - 14.00
Ostirala-Larunbata: 10.00 - 14.00 / 16.00 - 18.00
Astelehena: Itxita
Uztaila-Abuztua (Egunero): 10.00 - 14.00 / 16.00 - 18.00
Taldeak: Hitzartutako bisitak museora deitzen.
DOHAINIK
07
Errementari museoa
Nekez ezagutu liteke gaur egungo Zeberio, burdinaren istorioa ezagutu barik, burdina izan delako, hain zuzen ere, herriaren istorioaren ardatza. Horrexegatik da hain esanguratsua Errementari Museoa, bertan batuta dagoelako Iturrondoko sutegiaren elementu denak: bertan batuta dago, beraz, burdingintzari loturiko Zeberioko istorioa luzearen azken kapitulua, museoari esker ahaztuta geratzetik salbatua.
Osagai nagusia sutegia bera da: sua egiten zen lekua; izan ere, bertan lortzen ziren burdina urtzeko behar adineko tenperatura altuak. Tenperatura altu horretara heltzeko, egur ikatza botatzen zen sutara, eta harrotu egiten zen, sutegi hauspo eritxan hauspo handien bidez Haizea emanez.
Moltsoa osatzeko, jungude bat edo bi, hainbat neurritako untzeak egiteko molde-kalibreak, perratze estira eta bizibideari loturiko bestelako ezin kontatu ahala lanabes izaten ziren sutegietan.
08
Antzasti Museoa. Euskaldunon Etxea
Antzasti Euskaldunon Etxea-k esperientzia etnografikoa eskaintzen du ETXEAren kontzeptua ardatz nagusia delarik. Familiaren kide guztiek partekatzen duten esparrua izanik ere, esanahi femenino ukaezaina du etxeak eta kokatzen den gizarteari errotuta dago hauxe islatuz ezinbestean. Arratiako tranbian bidai sinbolikoa eginik, garaikide baina oso bestelakoak ziren bi mundu ezberdinen ikusmirak ezagutzeko aukera du bisitariak, hots, bizitza tradizionala eta modernitatea. XIX. mende bukaerako eta XX. hasierako etxe barruko geletan barna sartu eta bi bizimodu hauetara gerturatzeko gai da guregana datorrena , alegia, gure arbasoen baserriko bizitza tradizionala eta Bilboko iraultza industrialaren modernitatea, Denbora untzia da gurea eta historiaren epe honetako bizimoduak, aisia eta lan-moduen adierazgarri fidela. Arretaz apaindutako eta propio girotutako dekorazio eta erakusketa zaindua dugu ikusgai, ikus-entzunezko bisita gidatu baten bitartez, gure kultura eta tradizioak gertutik ezagutzeko.
Museoa Bizkaiko hego-ekialdean dago kokaturik, Euskal Herriko mendikate bereizgarrienetakoan, Urkiolako Parke Naturalaren atean eta Gorbeiako Parke Naturalari begira, zehazki Dima herriko Artaun auzoan. Euskal kultura, tradizioa eta mitologia ezagutzeko leku esanguratsua zalantzarik gabe eta gure sustraiak, naturaren paisai amaigabeak eta gastronomiaz gozatzeko aproposa.
Bisita gidatuak egunero – Aurretik hitzartu beharra, gutxienez egun beteko epearekin.
Bisita gidatuak 12 urtetik aurrera: 5,00€
Bisita gidatuak haurrak 6-11 urte bitartean (6 urterarte dohainaik) y erretiratuak:4,00€
Bisita gidatuak hamaiketakoarekin12 urtetik aurrera : 12,00€
Bisita gidatuak hamaiketakoarekin 6-11 urte bitartean (6 urterarte dohainik) eta erretiratutak:8,00€