top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

07

Itzinako biotopo babestua

Kareharrizko gandor magiko, babesgabe eta basatira abentura zaitez: begietarako opari bat. 

Itzina Gorbeiako Parke Naturalaren karst formazioen adibide bikaina da. Airetik, ingurutik altxatzen den goi lautada harritsu giza ikusten da, ertzak tontorra osatzen dute, barnealde konkaboa babesteko nahian. Itzinako mendigune babesgabe eta basatiak kontu handiz gordetzen ditu Gorbeiako altxor natural handienetako batzuk.

Babestutako bertako lurraldeko ia 600 hektareetan ehun urtetik gorako pagoak eta 175etik gora goroldio eta hepatiko espezie katalogatu aurkituko dituzu. Kareharrizko gailur magikoak 1000 metrotik gorako altuerako hainbat tontor ditu, Lekanda haitza, Gorosteta, Ipargorta, Altipitatz eta Askorrigane, besteak. 

Gorbeiako Parke Naturalaren bihotza denez, txiki sentituko zara Itzinako parajeetan eta, aldi berean, oso handia den zerbaiten parte. Ipar-ekialdeko “Atxular begia” zeharkatuz iritsiko gara errazen biotopoaren barrura. Haitzaren erdia pasabide modura landutako zulo ikusgarria da Itzinako inguru magikorako sarbidea.

Itzinak eskaintzen dituen bistak opari dira begientzat. Segur aski, Orozkoko haranetik dituzu bistarik onenak. Talaia natural horretatik, horma naturalen bista ikusgarriak edukiko dituzu goitik. Paradisu malkar horretan segurtasunez gozatzeko, abiatu aurretik turismo bulegoetara eta parketxeetara joatea eta informazioa eskatzea gomendatzen dizugu.

Bertako altxor handienetako batzuk, ordea, lurpean daude, euriak eta haize zakarrak higatutako kobazulo, sima eta lur azpiko erreka ugari baitaude ezkutatuta.

OROZKO

TURISMO BULEGOA

Plaza Zubiaur S / N

48410 Orozko
TeL.
  946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com
 

IBILBIDE GIDATUAK

Xertan: Gorbeiako Aterpea  711 776 648/946 338 148

info@xertan.es   www.gorbeiakoaterpea.eus

Inguru Abentura

635 748 947     info@inguruabentura.com   www.inguruabentura.com

MUSEOAK ETA INTERPRETAZIO ZENTROAK

ESPERIENTZIAK

Kobazulorik ezagunena Supelegor da. Kondairaren arabera, ekaitza egiten duen gauetan, bertako atari ikusgarrian elkartzen da Mari, Anbotoko Dama, lamiekin eta sorginekin.

Nola heldu

bottom of page