ESPERIENTZIA GASTRONOMIKOAK


Gorbeiako garagardoa
Garagardoaren usain eta zapore naturalak arakatzeko, bizitzeko eta berraurkitzeko egokia. Eskuz egina eta kalitatezko lehengaiduna, besteak beste, Gorbeiako mendiguneko urarekin. Esperientzia didaktikoa, sentsoriala eta bertako zaporeduna.
1. BISITA DAITEKEEN FABRIKA
Instalazioetara bisita gidatua, eta elaborazio eta makineria prozesuaren azalpena eskaintzen ditu, bertan egindako Baias garagardo klase ezberdinen dastaketarekin batera.
2. TAP ROOM
Gozatu tabernaren kontzeptu berriaz: Tap Room. Dastaketak egiteko, garagardoak probatzeko eta erosteko gune atsegina da.
Bizi esperientzia paregabe bat, Gorbeiako garagardoa dastatuta.
Larunbat eta igandeetan zabalik, 11:00etatik 15:00etara. Ordutegiak aldaketaren bat izan dezake azoken edota ekitaldien ondorioz. Baias Garagardotegiaren sare sozialak kontsultatzea gomendatzen dugu.

BAIAS GARAGARDOTEGIA
10€/pax
Oiardo, Urkabustaiz. (Arabiarra)
615 783 624 telefonoa
* Gutxienez 8 pertsona.
* Aldez aurretik erreserbatuta.

Gorbeiako sagardotegia
Ezagutu ezazu sagardoa eta sagar-zukua egiteko prozesua. Eskuz egina, bertako sagarrekin.
Esperientziak barruan ditu: sagarrondoetara bisita, bilketa- eta lanketa-prozesuaren azalpena, sagardotegiaren barrualdera bisita, sagardo- eta zuku-dastaketa, txorizo eta/edo gaztarekin lagunduta.
Sagardotegi-denboraldian (urtarrilaren hasieratik maiatzaren erdialdera arte), dastaketa kupeletik egiten da: “Txotx”. Sagardoa egiten den garaian (irailaren amaieratik azaroaren erdialdera), gainera, lana nola egiten den ikusteko aukera dago, bertatik bertara. Sagarrak biltzetik, zukua egiteko prozesura arte.

ITURRIETA SAGARDOTEGIA
10€/pax
Aramaio. (Arabiarra)
Tel .: 945 445 385
* Gutxienez 6 pertsona.
* Aldez aurretik erreserbatuta.

G-astronomía
Gorbeia Central Park zerutik oso gertu dago. Horregatik, afari bat egitea proposatzen dizugu, astronomia-saio batekin batera.
AFARIA & IZARRAK
Esperientzia honetan, gastronomiak eta izarrek bat egiten dute, eta beti zure baitan izango duzun oroitzapen bat eskainiko dizute. Euskal sukaldeetako zaporearen eta astronomia-saio baten nahasketa dotorea.
Esperientziak barruan ditu: afaria, argi-kutsadura txikiko leku batean, eta astronomia-saioa.
PIKNIKA & IZARRAK
Lorik egiten utziko ez dizun proposamen bat. Irudikatu zure burua, gure parke naturaleko zelai berde batean etzanda, piknik bat ondoan duzula, izarrez eta planetaz betetako oihal baten azpian.

TURISMO BULEGOAK
AFARIA
45€/pax
Kontsultatu Turismo Bulegoetan. Orozko 946 122 695
Murgia 945 430 440
* Gutxienez 6 pertsona.
* Aldez aurretik erreserbatuta.

INGURU ABENTURA
PICNIC
25€/pax
Dima. (Bizkaia)
635 748 948 telefonoa
* Gutxienez 8 pertsona.
* Aldez aurretik erreserbatuta.

Erlaxazio gastronomikoa
Erlaxatu zaitez gure bainu-etxeetan, deskonektatu, gozatu ingurune paregabe batekin eta ur terapeutikoekin. Gainera, indarberritu zure burua eskaintza gastronomiko bikain batekin.
Bai gure terrazan, bai gure jantoki pribatuetan edo jatetxeetan, dastatu bertako gastronomia berdingabeaz, eta indarberritu gure bainu-etxeetan. Deskonektatu egunerokotik.
BASIC
Zirkuitu termala + Buffet-a
SUPREME
Zirkuitu termala + Masajea + Buffet-a

HOTEL BALNEARIO AREATZA
Areatza (Bizkaia)
946 572 705 telefonoa
info@hotelbalnearioareatza.com
* Gehienez 50 pertsona.
* Aldez aurretik erreserbatuta .
28€/pax
BASIC
44€/pax
SUPREME

Picnic gurpilen gainean
Gozatu piknik batez, gurpil gainean, zuhaitze ingurutatuta eta mendiei begira.
ELECTRIC ETA TANDEM
Harritu egingo zaitugu: bizikleta elektrikoak ditugu, eta baita tandem-ak ere, bikoteei edo familiei zuzenduta. Modu berri bat, Orozkoko bailara ikusgarrian sartzeko.
IncEsperientziak barruan ditu: bizikleta normalen, elektrikoen edo tandem-en alokairua (BTT, umeen bizikletak edo haurtxoentzako aulkiak ere baditugu). Eramateko piknik zerbitzua, eta ibilbide gomendagarrien zerrenda.
BTT
Deskubri itzazu Gorbeiako txoko ezkutuak BTTarekin, eta hartu zure denbora, gurpil gainean piknik batez gozatzeko. Esperientziak baruan ditu: lur orotako BTTen alokairua, eramateko piknik zerbitzua eta freskagarria, eta gomendatutako ibilbideen zerrenda.

AXPE EBIKE (Axpe estankoa - Otxandio)
Otxandio. (Bizkaia)
Tel .: 945 45 00 66/625 70 20 19
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:00 / 17:30 - 20:30.
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8:30 - 14:00.
Prezioak (bizikleten alokairua)
3 ordu: 24 € 5 ordu: 40 €
Egun osoa: 50 € 2 egun: 75 €
Prezioak (piknik)
Txikia (pintxoa + freskagarria + txokolate barra): 4 €
Handia (bokata + freskagarria + fruta + txokolate barra): 7 €
* Bizikleta guztiek aseguru osoa dute 100 € -ko frankiziarekin

CASA DEL PATRÓN
La Casa del Patron hotel-jatetxea (Murgia)
945 462 528 telefonoa
* 1 eta 4 pertsona artean.
* Aldez aurretik erreserbatuta .
18€/pax

Picnic Kayak gainean
Sar zaitez zure kayak-arekin urtegian, eta nabigatu bertan, mendiz inguratutako ingurune natural batez gozatuu bitartean.
Uribarri-Ganboako eta Urrunagako urtegiak, Euskadiko barne-itsaso gisa ezagunak, leku perfektua dira kayak-ean egun erromantiko bat pasatzeko.
Hartu atseden ur-bazter ezezagunetan, zuretzat bereziki prestatutako piknik batekin.
Esperientziak barruan ditu: kayak-aren alokairua, formazio-saioa eta materiala; piknik pertsonalizatua, Idiazabal gaztarekin egindako pintxo batez, tortilla-ogitartekoaz edo iberikoez (urdaiazpikoa, solomoa edo saltxitxoia) osatua, eta freskagarri bat. Horrez gain, ibilbide gomendagarrien zerrenda.

ATXARMIN NEKAZALTURISMOA
Elosu (Urrunagako urtegia)
945 455 087 telefonoa
* Gutxienez 2 pertsona.
* Aldez aurretik erreserbatuta .
* Egunak: maiatzaren 1etik irailaren 31ra
16€/pax

Artzaina egun batez
Ezagutu ezazu Gorbeian oraindik bizirik dagoen ofizio bat. Artaldeak gidatzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berdingabearen funtsezko osagai den esnea ematen duten ardiak, eta garrantzia handiko tradizioari eusten dioten gizon-emakumeak.
Zatoz gure gaztandegietako batera, eta bertan Idizabal Jatorrizko Izendun Gazta nola egiten den ezagutuko duzu.
Gainera, bertatik bertara ezagutuko duzu “latxa” ardia, Euskadiko arraza autoktonoa, eta Gorbeiako artzain-txakurren lan garrantzitsuaz jabetuko zara.
Esperientziak barruan ditu: ustialekuaren bisita-gidatua eta dastaketa, artaldea zaintzeko moduaren gaineko azalpenak eta artzain-txakurren trebetasunen erakustaldia.

ATXETA GAZTETEGIA
Oleta, Aramaio. (Bizkaia)
615 742 783 telefonoa
* Aldez aurretik erreserbatuta.
* Gutxienez 6 pertsona.
8€/pax

IRURI GAZTETEGIA
Legutio (Araba)
661 536 325 telefonoa
Prezioak:
* 10 € / pertsona
* 12 urte arteko haurrak: 7 € / pertsona
* 0-3 urte bitarteko haurrak: doan
* Taldea 5 lagunetik beherakoa bada, 50 € ordaindu beharko dute batera.
* Aldez aurretik erreserbatuta.
10€/pax

KAROBI GAZTETEGIA
Inoso, Urkabustaiz (Araba)
652 758 955 telefonoa
* Taldeak min. 2 pertsona gehienez. 12 pax
* 6 urtetik beherako haurrak doan.
* Aldez aurretik erreserbatuta.
3€/pax

Erlezaina egun batez
Sar zaitez erlezaintzaren mundu zoragarrian, milaka urteko ofizo eta praktika bat, Gorbeian oraindik indartsu dagoena.
Ausar zaitez erlauntzaren barrura bidaiatu eta erleen mundua ezagutzen. Intsektu txiki hauek ahozabalik utziko zaituzte, beren antolatzeko modua, eginbeharrak, eztiaren eta beste produktu batzuen ekoizpena…. ezagutu ondoren. Azken finean, mundu harrigarri bat, zure eskura dagoena!
Esperientziak barruan hartzen ditu: erlauntzetara bisita gidatua, eztia ateratzeko tailerra, eta erleak erlauntzetan ikusteko aukera, azalpenekin. Baita ezti-dastaketa bat ere.

ALDEKO EZTIA
Bº Uribarri, Aramaio. (Arabiarra)
603 469 968 telefonoa
* Gutxienez 6 pertsona.
* Aldez aurretik erreserbatuta .
8€/pax

Golfa mendi artean.
Golf-ak, Euskadin, paisaia berdea ezagutzeko aukera emateaz gain, bertako gastronomia bikainerako ateak zabaltzen dizkizu. Kirol-saio baten ondoren, gozatu gourmet menu batekin, gure golf-zelaietako batean, egun ahaztezin bati amaiera emateko.
Esperientziak barruan ditu: 18 zuloko ibilbide bat, eta gourmet menu bat, Gorbeia Parke Naturalaren ingurunean dagoen golf-zelaian bertan.

ZUIA GLOF CLUB
Altube, Zuia. (Arabiarra)
Tel .: 945 430 922
* Aldez aurretik erreserbatuta .
42€/pax

Te-arratsaldea, jauregi batean
Goza ezazu esperientza ezberdin, gogoangarri eta berezi bat. Bizitzan behin egiteko moduko esperientziak, “Mi castillo de arena”, 1640ko eraikin historiko bat.
Ezagutu itzazu te-motarik onenen sekretuak; tenperatura egokia, dakartzan onurak, giro historiko batean, XVII. mendeko saloi batean.
Esperientziak barruan ditu: tearen munduaren hasierako ezagutza, eta hiru mota ezberdin dastatzea, cupcake gozoekin.

BEHIN BIZITZAN
Zurbano, Arratzua-Ubarrundia. (Arabiarra)
696 208 067 telefonoa
* Gutxienez 10 pertsona.
* Aldez aurretik erreserbatuta .
60€/pax

Atxineta Baserria: Bisita gidatua
Esperientzia honek ez zaitu axolagabe utziko:
Ezagutu itzazu bertako arraza ederrak, eta lagundu ahabiak batzen, Oletako (Aramaio) ustiategi txiki batean, bertako paisaiak duen edertasunagatik "Euskal Suitza Txikia" deritzonaren bihotzean.
2 edo 3 orduko ibilaldi honetan, Pirinioetako behiak eta azpigorri-ahuntzak ezagutuko dituzu ahabi-landaketara bidean, eta, bertan, pisuaren konpromisorik gabe bildu ahal izango dituzu. Bildutako ahabiak etxera eraman ahal izango dituzu pisatu eta ordaindu ondoren (kiloak 8 euro balio du). Hauek baldintza egokietan landatzen dira, nekazaritza tradizionalaren jarraibideei jarraituz, eta kalitate altuko fruituak eta zapore eta propietatez beteak ematen dituzte.
Ahabiak bildu ondoren, oreinak hurbiletik ikustearen sentsazio harrigarria sentituko duzu. Azkenik, ahabi-zukua eta marmelada probatuko dituzu.

Atxineta Baserria
Oleta, Aramaio (Araba)
674 503 037 telefonoa
https://www.arandanosatxineta.com/
.
* Uztaila eta abuztua. Astelehenetik igandera: goizez 10: 30ean eta arratsaldez 17: 30ean. Aldez aurretik erreserbatuta.
* Prezioa: 8 euro / kiloa
8€/kg