top of page

IBILBIDE MITOLOGIKOA
BISITA AUDIOGIDATUA 1:  INDUSIKO PLAZA

Indusi eta Baltzola auzuneak lotzen dituen PR mitologikoa egitera zoaz. Natur zein Kultur ondare legez izendatutako eremuan sartuko zara, Urkiolako parkearen mugan. Ikusi eta sentiduko dozun ondarearen zaintzan parte hartze aktiboa eskatzen deutsugu.

Bisitatuko dogun ingurua geologikoki kareharrizko eremua da, zientifikoki karst  izenaz ezaguten dana. Bertako haitzulo, leize, galeria, barrunbe eta lurretan euskaldunon historia aberatsa dogu gordeta, tartean Jose Migel Barandiaren arkeologoak 1932 aurkitu eban Axlor aztarnategia. Barandiaran eta ondorengo ikertzaileen lanen ondorioz gure arbaso Neandertalen bizitza zelangoa zan ezagutzen dogu.

Hemen bizitako gure arbasoen mundu ikuskera mitologian islatu da, Euskal Herriko gune oso ezaguna bihurtu da Baltzola eta bere ingurua, ipuin mitologiko askoren iturburu, Jentilen bizi leku eta Sugoiren egoitza dena Jentilzubi inguruan. 

Ingurumari magiko honetan 12 mugarri izendatu eta kokatu dira, inguruak eskaintzen dauen natur eta kultur aberastasunaz goza daizun. 

Besterik ez, bidaia historiko-magikoan barrena zeure erritmora garatu daizun itxiko zaitugu. Aurrerantz zoazela nondik gatozen eta norantz joan behar dogun hausnartzen.

bottom of page