top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

ESPERIENTZIA GASTRONOMIKOAK

Gorbeiako Garagardoa

Garagardoaren usain eta zapore naturalak arakatzeko, bizitzeko eta berraurkitzeko egokia. Eskuz egina eta kalitatezko lehengaiduna, besteak beste, Gorbeiako mendiguneko urarekin. Esperientzia didaktikoa, sentsoriala eta bertako zaporeduna.

1. BISITA DAITEKEEN FABRIKA 

Instalazioetara bisita gidatua, eta elaborazio eta makineria prozesuaren azalpena eskaintzen ditu, bertan egindako Baias garagardo klase ezberdinen dastaketarekin batera.

2. TAP ROOM 

Gozatu tabernaren kontzeptu berriaz: Tap Room. Dastaketak egiteko, garagardoak probatzeko eta erosteko gune atsegina da.

 

Bizi esperientzia paregabe bat, Gorbeiako garagardoa dastatuta.

 

Larunbat eta igandeetan zabalik, 11:00etatik 15:00etara. Ordutegiak aldaketaren bat izan dezake azoken edota ekitaldien ondorioz. Baias Garagardotegiaren sare sozialak kontsultatzea gomendatzen dugu.

BAIAS GARAGARDOTEGIA

Oiardo, Urkabustaiz. (Araba)

Tel. 615 783 624

info@baiasgaragardotegia.com

www.baiasgaragardotegia.com

*Gutxienez 8 pertsona. 

*Erreserbak aurretiaz.

Prezioa

10€/pax

Garagardoa

Gorbeiako Sagardoa

Ezagutu ezazu sagardoa eta sagar-zukua egiteko prozesua. Eskuz egina, bertako sagarrekin.

 

Esperientziak barruan ditu: sagarrondoetara bisita, bilketa- eta lanketa-prozesuaren azalpena, sagardotegiaren barrualdera bisita, sagardo- eta zuku-dastaketa, txorizo eta/edo gaztarekin lagunduta.

 

Sagardotegi-denboraldian (urtarrilaren hasieratik maiatzaren erdialdera arte), dastaketa kupeletik egiten da: “Txotx”. Sagardoa egiten den garaian (irailaren amaieratik azaroaren erdialdera), gainera, lana nola egiten den ikusteko aukera dago, bertatik bertara. Sagarrak biltzetik, zukua egiteko prozesura arte.

ITURRIETA SAGARDOTEGIA

Prezioa

10

pertsonako

Aramaio. (Araba)

Tel. 945 445 385

http://iturrietasagardotegia.dendari.com/cs

*Gutxienez 8 pertsona. 

*Erreserbak aurretiaz.

Sagardoa

G-astronomia

Gorbeia Central Park zerutik oso gertu dago. Horregatik, afari bat egitea proposatzen dizugu, astronomia-saio batekin batera.

AFARIA & IZARRAK

Esperientzia honetan, gastronomiak eta izarrek bat egiten dute, eta beti zure baitan izango duzun oroitzapen bat eskainiko dizute. Euskal sukaldeetako zaporearen eta astronomia-saio baten nahasketa dotorea. 

 

Esperientziak barruan ditu: afaria, argi-kutsadura txikiko leku batean, eta astronomia-saioa.

PIKNIKA & IZARRAK

Lorik egiten utziko ez dizun proposamen bat. Irudikatu zure burua, gure parke naturaleko zelai berde batean etzanda, piknik bat ondoan duzula, izarrez eta planetaz betetako oihal baten azpian. 

 

Esperientziak barruan ditu: piknika, astronomia-saioa eta kontakizun mistikoak.

TURISMO BULEGOA

AFARIA

45€/pax

Turismo Bulegoetan galdetu.

Turismo.  Orozko 946 122 695

Murgia 945 430 440

*Gutxienez 6 pertsona. 

*Erreserbak aurretiaz.

INGURU ABENTURA

PIKNIKA

25€/pax

Dima. (Bizkaia)

Tel. 635 748 948

info@inguruabentura.com

www.inguruabentura.com

*Gutxienez 8 pertsona. 

*Erreserbak aurretiaz.

G-astronomia

Relax gastronomikoa

Erlaxatu zaitez gure bainu-etxeetan, deskonektatu, gozatu ingurune paregabe batekin eta ur terapeutikoekin. Gainera, indarberritu zure burua eskaintza gastronomiko bikain batekin.

Bai gure terrazan, bai gure jantoki pribatuetan edo jatetxeetan, dastatu bertako gastronomia berdingabeaz, eta indarberritu gure bainu-etxeetan. Deskonektatu egunerokotik.

BASIC

Zirkuitu termala + Buffet-a

SUPREME

Zirkuitu termala + Masajea + Buffet-a

HOTEL BALNEARIO AREATZA

Areatza ( Bizkaia )

Tel. 946 572 705 

info@hotelbalnearioareatza.com

www.hotelbalnearioareatza.com

*Gehienez 50 pertsona. 

*Erreserbak aurretiaz.

28€/pax

BASIKOA

44€/pax

SUPREME

Relax gastronomikoa

Piknika gurpil gainean

Gozatu piknik batez, gurpil gainean, zuhaitze ingurutatuta eta mendiei begira.

ELECTRIC ETA TANDEM

Harritu egingo zaitugu: bizikleta elektrikoak ditugu, eta baita tandem-ak ere, bikoteei edo familiei zuzenduta. Modu berri bat, Orozkoko bailara ikusgarrian sartzeko.

 

IncEsperientziak barruan ditu: bizikleta normalen, elektrikoen edo tandem-en alokairua (BTT, umeen bizikletak edo haurtxoentzako aulkiak ere baditugu). Eramateko piknik zerbitzua, eta ibilbide gomendagarrien zerrenda.

BTT

Deskubri itzazu Gorbeiako txoko ezkutuak BTTarekin, eta hartu zure denbora, gurpil gainean piknik batez gozatzeko. Esperientziak baruan ditu: lur orotako BTTen alokairua, eramateko piknik zerbitzua eta freskagarria, eta gomendatutako ibilbideen zerrenda.

GORBEIA-OROZKOKO TURISMO

INFORMAZIO ZENTRUA

Orozko. ( Bizkaia )

Tel. 946 339 823

turismo@gorbeialdea.com

www.gorbeiaeuskadi.com

Erreserba aurretiaz.

* 1etik 8 pertsonara.

15€/pax

ELECTRIC

TANDEM

CASA DEL PATRÓN

Hotel-Restaurante La Casa del Patrón (Murgia)

Tel. 945 462 528

hotel@casadelpatron.com

Erreserba aurretiaz.

* 1etik 4 pertsonara.

18€/pax

BBT

Picknic gurpil gainean

Piknika Kayak gainean

Sar zaitez zure kayak-arekin urtegian, eta nabigatu bertan, mendiz inguratutako ingurune natural batez gozatuu bitartean.

Uribarri-Ganboako eta Urrunagako urtegiak, Euskadiko barne-itsaso gisa ezagunak, leku perfektua dira kayak-ean egun erromantiko bat pasatzeko.

 

Hartu atseden ur-bazter ezezagunetan, zuretzat bereziki prestatutako piknik batekin.

 

Esperientziak barruan ditu: kayak-aren alokairua, formazio-saioa eta materiala; piknik pertsonalizatua, Idiazabal gaztarekin egindako pintxo batez, tortilla-ogitartekoaz edo iberikoez (urdaiazpikoa, solomoa edo saltxitxoia) osatua, eta freskagarri bat. Horrez gain, ibilbide gomendagarrien zerrenda.

ATXARMIN NEKAZALTURISMOA

Elosu ( Urrunagako urtegia )

Tel. 945 455 087

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 2 pertsona.

16€/pax

Picnic kaiak gainean

Artzain egun batez. Gaztandegia

Ezagutu ezazu Gorbeian oraindik bizirik dagoen ofizio bat. Artaldeak gidatzeko gai diren artzain-txakurrak, Gorbeiako gazta berdingabearen funtsezko osagai den esnea ematen duten ardiak, eta garrantzia handiko tradizioari eusten dioten gizon-emakumeak.

 

Zatoz gure gaztandegietako batera, eta bertan Idizabal Jatorrizko Izendun Gazta nola egiten den ezagutuko duzu.

 

Gainera, bertatik bertara ezagutuko duzu “latxa” ardia, Euskadiko arraza autoktonoa, eta Gorbeiako artzain-txakurren lan garrantzitsuaz jabetuko zara.

Esperientziak barruan ditu: ustialekuaren bisita-gidatua eta dastaketa, artaldea zaintzeko moduaren gaineko azalpenak eta artzain-txakurren trebetasunen erakustaldia.

ATXETA GAZTANDEGIA

Oleta, Aramaio. (Araba)

Tel. 615 742 783

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 5 pertsona.

GEROZTIK

8€/pax

IRURI GAZTANDEGIA

Legutio (Araba)

Tel. 661 536 325

bostbaietasc@gmail.com

Prezioak:

*10 €/pertsona

*12 urtearteko umeak: 7€/ume

*0-3 urte bitsarteko umeak: Dohainik

*Taldea 5 pertsonek baino gutxiagok osatzen badute , guztion artean 50€ ordaindu beharko dute.

Erreserba aurretiaz.

GEROZTIK

10€/pax

Pastor por un día

KAROBI GAZTANDEGIA

Inoso, Urkabustaiz (Araba)

Tel. 652 758 955

e.hernadezatsa@gmail.com

*Tadeak gutxienez 2 pertsona

eta gehienez 122 pertsona.

*6 urterarteko umeak dohainik

Erreserba aurretiaz.

3€/pax

GEROZTIK

Erlezain egun batez

Sar zaitez erlezaintzaren mundu zoragarrian, milaka urteko ofizo eta praktika bat, Gorbeian oraindik indartsu dagoena.

Ausar zaitez erlauntzaren barrura bidaiatu eta erleen mundua ezagutzen. Intsektu txiki hauek ahozabalik utziko zaituzte, beren antolatzeko modua, eginbeharrak, eztiaren eta beste produktu batzuen ekoizpena…. ezagutu ondoren. Azken finean, mundu harrigarri bat, zure eskura dagoena!

 

Esperientziak barruan hartzen ditu: erlauntzetara bisita gidatua, eztia ateratzeko tailerra, eta erleak erlauntzetan ikusteko aukera, azalpenekin. Baita ezti-dastaketa bat ere.

ALDEKO EZTIA

Bº Uribarri, Aramaio. (Araba)

Tel. 603 469 968

jm.aldeko@hotmail.es

www.aldekoeztia.blogspot.com

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 6 pertsona.

8€/pax

GEROZTIK

Erlezain egun batez
Golf mendi artean

Golfa mendi artean.

Golf-ak, Euskadin, paisaia berdea ezagutzeko aukera emateaz gain, bertako gastronomia bikainerako ateak zabaltzen dizkizu. Kirol-saio baten ondoren, gozatu gourmet menu batekin, gure golf-zelaietako batean, egun ahaztezin bati amaiera emateko.

 

Esperientziak barruan ditu: 18 zuloko ibilbide bat, eta gourmet menu bat, Gorbeia Parke Naturalaren ingurunean dagoen golf-zelaian bertan.

ZUIA CLUB DE GOLF

Altube, Zuia. ( Araba )

Tel. 945 430 922

zuiagolf@zuiagolf.com

www.zuiagolf.com

Erreserba aurretiaz.

42€/pax

GEROZTIK

Tea jauregian

Te-arratsaldea, jauregi batean

Goza ezazu esperientza ezberdin, gogoangarri eta berezi bat. Bizitzan behin egiteko moduko esperientziak, “Mi castillo de arena”, 1640ko eraikin historiko bat.

Ezagutu itzazu te-motarik onenen sekretuak; tenperatura egokia, dakartzan onurak, giro historiko batean, XVII. mendeko saloi batean.

 

Esperientziak barruan ditu: tearen munduaren hasierako ezagutza, eta hiru mota ezberdin dastatzea, cupcake gozoekin.

BIZITZAN BEHIN

Zurbano, Arratzua-Ubarrundia. (Araba)

Tel. 696 208 067

info@unavezenlavida.es

www.unavezenlavida.es

 

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 10 pertsona.

60€/pax

GEROZTIK

Top 10

Esperientziak

Ibilbideak

Bisita gidatuak

bottom of page