top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

KIROLAK

Taichi y Yoga

Taichi eta Yoga

Pilates-ak, yogak, tai-chi-ak… kanpoan egiten direnean lortzen dute beren zentzu betea. Muino baten gainean, haran baten ikusmira aurrean dugula, edo baso baten sakontasunean, errekatso baten inguruan…

Sar zaitez Euskadiko lekurik isilenetako batean eta egin bat naturarekin.

TAICHI

Gure gorputz osoa mugimenduan dagoen energia da. Energia hori birbanatu eta bideratzeak ondorio harrigarriak izan ditzake.

Txinako medikuntza tradizionaletik iritsi zaigun Tai-Chi-a probatzera gonbidatzen zaitugu, Euskadiko lekurik ikusgarrienetariko batean, gure ingurunearen isiltasun eta bakeaz gozatzen duzun bitartean.

Barne hartzen ditu animaliak imitatzeko saioak edo ondorengoak lantzeko saio bereziak: malgutasuna, oreka, senda-energia, gogoa eta izpiritua lantzea edo lasaitasuna eta atsedena.

YOGA

Yogak kanpoan egiten denean hartzen du bere zentzu osoa.

Muino baten gainean, haran baten ikusmira aurrean dugula, edo baso baten sakontasunean, errekatso baten inguruan… Sar zaitez Euskadiko lekurik isilenetakoan.

Barne hartzen du yoga egiteko teknika-sorta bat, estresari aurre egiteko. Abdomena lantzen du, eta sekuentzia dinamikoak, posturak, eta erlaxazio-teknikak erabiltzen ditu.

TTIPIA ONDAREA

Zuia. ( Araba )

Tel. 945 243 828

ttipia.ondarea@gmail.com

www.ttipiaondarea.blogspot.com  

* TAI CHI: Gutxienez 10 pertsona. Jugatxin egingo da jarduera.

* YOGA: Gutxienez 4 pertsona. Sarrian egingo da jarduera.

* Erreserba aurretiaz egin behar da.

9,45€/pax

TAICHI

24€/pax

YOGA

Parapente Gorbeian

Bizi ezazu inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia bat, eta gozatu Itzinako mendigunearen eta inguruan dituen mendien (Urizar, Ubixeta, Beluzaran) ikuspegi bikainez. Orozko udalerri osoa ere ikusi ahal izango duzu, goitik begiratuta.

Esperientziak barruan ditu: bi plazako parapentean hegaldia + bideoa + Orozkoko gasolindegitik aireratze-lekura 4x4 ibilgailuan igotzea.

PARAPENTE BIZKAIA

Orozko. ( Bizkaia )

Tel. 688 625 460

www.parapentebizkaia.com

info@parapentebizkaia.com

Erreserba aurretiaz.

* Gehienez 3 pertsona.

85€/pax

Parapente

Espeleologia eta Eskalada

ESPELEOLOGIA JENTILZUBIN​

Abenturak atsegin dituztenentzat, Baltzola errekak basoak eta landa berdeak zeharkatzen ditu, izen bereko kobazulora iritsi arte.

Zatoz, eta jentilek eraikitako zubia ikusiko duzu; baita lamien gordelekua ere, eta Sugoiren berri izango duzu, suge bihurtzen zen jeinua. Sentsazioz betetako jarduera bat, abenturazaleei zuzendua.

Gidari espezializatuarekin egin beharreko jarduera. Barruan ditu behar den material teknikoa, erantzukizun zibileko asegurua, eta osasun-laguntza teknikoa.

ESKALADA, OROKO HAITZETAN​

Oroko Santutegiaren ondoko haitzetan, eskalada-eskola berezi bat dago, erakarri egingo zaituena. Giro ona eta harkaitz ederra, ingurune natural bikain batean, eta ikuspegi zoragarriekin.

 

Jarduera zure maila fisiko eta teknikora egokituko dugu. Zatoz, eta deskubritu eskaladaren paradisu hau. Eskalada-jarduera gidatua.

ESPELEOLOGIA, MAIRULEGORRETAN

Mairuelegorretako Koben historia eta mitologia ezagutuko duzu. Bizi ezazu Gorbeiako esperientzia abenturazaleenetako bat. Espeleologia, denon eskura.

Esperientziak barruan ditu: gidatutako ibilaldia Muruatik hasita, eta espeleologia-jarduera Mairuelegorretako Kobazuloan.      

INGURU ABENTURA

Dima, Bizkaia.

Tel. 635 748 948

info@inguruabentura.com

www.inguruabentura.com 

Erreserba aurretiaz.

* Gehienez 24 pertsona.

* Gutxienez 6 pertsona.

60€/pax

JENTILZUBI

INGURU ABENTURA

Santuario de Oro, Zuia.  (Araba)

Tel. 635 748 948

info@inguruabentura.com

www.inguruabentura.com 

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 6 pertsona.

45€/pax

PEÑAS ORO

INGURU ABENTURA

DOBRA AVENTURA

Murua, Zigoitia.  (Araba)

Inguru Abentura

Tel. 635 748 948

Dobra Aventura

Tel. 655 702 889 

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 6 pertsona.

45€/pax

MAIRUELEGORRETA

DESDE

Espeleologia y escalada

Piknika gurpil gainean

Gozatu piknik batez, gurpil gainean, zuhaitzez ingurutatuta eta mendiei begira. Deskubri itzazu Gorbeiako txoko ezkutuak BTTarekin.

 

Modu berri bat, Orozkoko bailara ikusgarria ezagutzeko.

Esperientziak barruan ditu: bizikleta normalen alokairua (BTT, umeen bizikletak edo haurtxoentzako aulkiak ere baditugu). Eramateko piknik zerbitzua, eta ibilbide gomendagarrien zerrenda.

AXPE EBIKE (Axpe estankoa - Otxandio)

Orozko. ( Bizkaia )

Tel. 946 339 823

turismo@gorbeialdea.com

www.gorbeiaeuskadi.com

Erreserba aurretiaz.

* 1etik 8 pertsonara.

Picnic sobre ruedas
Picnic sobre kayak

Kayak Urrunagako urtegian

Sar zaitez zure kayak-arekin urtegian, eta nabigatu bertan, mendiz inguratutako ingurune natural batez gozatuu bitartean.

Urrunagako urtegia, Euskadiko barne-itsaso gisa ezaguna, leku perfektua da kayak-ean egun bat pasatzeko.

Hartu atseden ur-bazter ezezagunen batean. Esperientziak barruan ditu: kayak-aren alokairua, formazio-saioa eta materiala. Horrez gain, ibilbide gomendagarrien zerrenda.

ATXARMIN LANDETXEA

Elosu ( Embalse de Urrunaga )

Tel. 945 455 087

Erreserba aurretiaz.

* Gutxienez 2 pertsona.

16€/pax

Kayak Uribarri Ganboako urtegian

Naturan murgildu eta ezagutu Uribarri-Ganboa zure erritmoan. Kayaka alokatu dezakezu paseo lasai bat egiteko, edo paseo azkarrago bat ere egin dezakezu, ariketa fisikoa egiteko, panoramika ikusgarri batez gozatzen duzun bitartean. Zure lehen aldia bada, ez kezkatu, jardueraz gozatzeko oinarrizko orientabideak jasoko dituzu.

 

2 lagunentzako pala bikoitzeko kayakak daude, eta baita 2 lagunentzako kayak familiarrak ere, 3rentzako lekua dutenak (haurrekin etorriz gero). Aukera ezin hobea maite dituzunekin une ahaztezinak bizitzeko!

 

Paddle surfa Uribarri Ganboako urtegian

Sar zaitez Uribarri-Ganboako ur gardenetan, eta goza ezazu paddle surf-a eginez. Aire-korronteetatik babestuta dagoen eta ingurune lasaia eskaintzen duen urtegia da, ezin hobea uretako kirol modalitate zirraragarri honetan hasteko. Ezagutu urtegia ur-xafla baten gainean arraunean, eta sentitu korrontea zure oinen azpian.


Taulak arreta osoz aukeratuta daude baldintza eta pertsona guztietarako, adingabeetatik edo aurretiko esperientziarik gabeko pertsonetatik hasi eta bolumen eta pisu altuko "rider"-etara arte (140kg gehienez). Zure mailak ez du axola, irteerak leku baketsu batetik egiten dira, eta horrek naturarekin harremanetan dagoen esperientziaz gozatzeko aukera emango dizu. Zuhatza uhartea inguratzera ausartzen zara? Zure zain gaude!

AZOR KAYAKS

Club Naútico Aldayeta

Tel. 648 878 119

azorkayaks@gmail.com

Erreserba aurretiaz

* Gutxienez 2 pertsona

* Maiatzetik Urrira.

* Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea eta salbamendu-txalekoa erabiltzea

* Uretako arropa jantzita etorri behar da

22€/pax

GEROZTIK

Golf entre montañas

Golf mendi artean

Gozatu golf egun batez, euskal mendien bihotzean.

BASIC

Kirol honekin lehenengo harremana egin nahi baduzu, hau da zure esperientzia.

Esperientziak barruan ditu: makilak, oinarrizko formazioa, eta golf-arekin lehenengo harremana praktika-zelaian eta Green-eko entrenamendu-eremuan.

PREMIUM

Gorbeiako hegoaldeko isurialdean, klima eguzkitsuagoa eta paisaia erromantikoa duzu zain, muino eta laku artean, Gorbeia mendia, ikusgarri, atzean duzula.

 

Esperientziak barruan ditu: Gorbeia Parke Naturalaren ingurunean 18 zuloko ibilbidea.

GOURMET

 

Golf-ak, Euskadin, paisaia berdea ezagutzeko aukera emateaz gain, bertako gastronomia bikainerako ateak zabaltzen dizkizu. Kirol-saio baten ondoren, gozatu gourmet menu batekin, gure golf-zelaietako batean, egun ahaztezin bati amaiera emateko.

Esperientziak barruan ditu: 18 zuloko ibilbide bat, eta gourmet menu bat, Gorbeia Parke Naturalaren ingurunean dagoen golf-zelaian bertan.

ZUIA CLUB DE GOLF

Altube, Zuia. ( Araba )

Tel. 945 430 922

zuiagolf@zuiagolf.com

www.zuiagolf.com

* Erreserba aurretiaz.

5€/pax

GEROZTIK

30€/pax

GEROZTIK

42€/pax

GEROZTIK

Raquetas

Elurreko Erraketak Gorbeian

Ezagutu itzazu Gorbeiako mendiguneko paisaia elurtuak. Sar zaitez Gorbeian, elurretako erraketekin ibilaldiak eginez.

 

Ez daukagu ibilbide itxirik. Iraupena eta zailtasuna egokitzen ditugu, parte-hartzaileen asmoen eta ezaugarrien arabera.

 

Gozatu neguko mendizaletasunaz, esperientzia honekin, mendi hauetan ditugun elurtutako paisaia eder eta harrigarrietan zehar.                           

 

Esperientziak barruan ditu: tituludun mendi-gidariak, UIMLA kreditaziodunak, eta esperientzia handikoak. Elurretako erraketak eta matilak. Antolakuntza eta logistika. Parte-hartzaileentzako istripu-asegurua. Erantzukizun zibileko asegurua.

LURRA ADVENTURE

Irteerak:

Pagomakurre, Saldropo o Murgia.

Tel. 664 027 346

info@lurra-adventure.com

www.lurra-adventure.com

* Erreserba aurretiaz.

55€/pax

GEROZTIK

Top 10

Esperientziak

Ibilbideak

Bisitak

ERRESERBATU
bottom of page