IBILBIDE MITOLOGIKOA
BISITA AUDIOGIDATUA 7: KOBAGANE
Zure aurrean GARAIO mendia daukazu. Bere gailurrera igotzeko aukera daukazu edo bestela beheko bidetik Baltzola auzunera abiatzea ibilaldi honetako beste mugarriak arakatuz. Gailurreko mugarrira igotzea erabakitzen badozu, kontuan izan haitz artetik ibili behar dozula eta oinetako egokiak behar-beharrezkoak dituzula.
Puntu honetatik bereziki 2 gune garrantzitsu ezagutu eta ikusteko aukera duzu: KOBASO eta PETRALANDA.
Iparralderantz begiratuz Aramotz mendikatearen Oba gaineko mendiak ikusten dituzu. Egun argitan, bertan KOBASO izeneko koba ikus daiteke. Ipuinak diño Ilbistuiko atsoa bertan bizi zala eta inguru horretara lainoa jeisten zanean, Ilbistuiko atsoa labakosua egiten ebilela eta euria datorrenaren seinale argia dala. Beste ipuin batzuetan Ilbistuipeko artzainaren iturriak be agertzen dira, inguru bukoliko honetan. Bertara bazoaz Dimaren ikuspegi zoragarriaren lekuko izango zara.
Mendebalderantz begiratuz Lamindao auzunea ikusiko dozu. Hantxe kokatzen da PETRALANDA: sorginen eta laminen batzarlekua, Akelarreak egiten ziran leku horretan aspalditiko ipuinetan gordetakoari jarraituz.