IBILBIDE MITOLOGIKOA
BISITA AUDIOGIDATUA 8: GARAIO
Ugatxa mendilerroaren tontorra da Garaio, iparrekialdean Indibitiko eta iparraldean Baltzolako aranen artean kokatua. Karehatxezko erliebe berezia, harrien gainean uraren mugimenduak egindakoak dira. Lurrazal honen sorrera oso geldoa da eta kare eremuetan ematen da, karehatxezko harrien konposizio kimikoetan aldaketak emoten dira. Urak, azalekoak zein lurpekoak, harrien zulotxoetan sartzen direnean desegiten joaten dira, aurrean daukaguzan forma bereziak sortuz.
Inguru hurrean Bargondiako tontorra eta Lezartxuko gailurra ikusi daikeguz.
Urrrunago begiratzen badogu hego-mendebalderantz Urrekoatxa lehenik eta atzerago Gorbeia eta Lekanda. Iparralderantz Leungane buru daukola, Aramotz mendigunea eta iparrekialderantz biratuz Errialtabaso eta Eskuagatx.
Marik, euskal mitologiako jainkosak, bere bizileku nagusia Anboton daukan arren, gure mendietako haitzuloetan be denboraldiak igarotzen ei zituen. Saiak eta beleak bere laguntzaileak dira eta Anboto, Aramotz eta Gorbeialdeko bidaietan forma desberdinak hartzen ei ditu. Kondairaren arabera susko bola da nagusietako bat, baita suzko igitaia edo belearen formak be hartzen ei ditu.
Une batez itxi begiak eta irudikatu daigun gure Mari jainkosa Garaio tontor honen gainetik pasatzen… eta Lamindaoko sorginen poza Mari hurreratzen ikustean.