top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

BISITA AREATZA
BISITA AUDIOGIDATUA 9: MUDEJAR ETXEA

Mudejar Etxea
00:00 / 01:59

Pisuetako Hiri eraikina tipologian Bizkaiko zaharrenetarikoa. Egurrezko egitura, behetik gora, kalitate gutxiko materialak egitura tarteetan, igeltso plakaz apainduta. Estilo bitxia Euskal Herrian. 

Errukiñe kaleko 2. zenbakiko etxea eraikin lerrokatu bitxia da, XVI. mendeko lehen laurdenean eraikia. Udalerriko eraikin berezienetako bat da: estilo mudejarreko eraikina, Bizkaiko beste inon erabili ez den teknika batez egina, igeltsuzko plakez baliatuz hain zuzen. Horregatik, itxura noble eta exotikoa dauka.

Eraikinaren oinplanoa angeluzuzena da, eta honako solairu hauek daude: beheko solairua, solairu nagusia eta ganbera. Estalkia bi isurkikoa da, eta fatxada nagusiarekiko paraleloan jarritako astoen gainean, azpian fatxadatik irtendako teilatu-hegal zabala duela. Egitura harlangaitz arinez bete zen, eta horren gainetik igeltsuzko plakak ipini ziren fatxada osoan, beheko solairuan izan ezik. Fatxada nagusia apaingarriak nabarmentzen dira. Plaketan lore itxurako apaingarriak daude erronboen barnean, eta erronboen inguruan zirkuluak daude. Gai hori hainbat aldiz errepikatzen da, eta fatxada osoan bilbatzen da. Gainera, baoak kordoien bidez nabarmentzen dira: haien inguruan alfiz konopiala eratzen duen kordoia lodia ageri da. Oinplano sakonak eta altxaerak, zutikako paldoez eta zeharretarako habeez eratutako barneko egiturak eta fatxadaren aparailuak zuzenean lotzen dute hiriko etxeekin.

bottom of page