top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

BISITA AREATZA
BISITA AUDIOGIDATUA 10:  GORTAZAR JAUREGIA

Areatza10 - Gortazar Jauregia
00:00 / 00:40

Gortazar familiak Altzusteko dorretxea utzi eta hiribilduan lekurik garrantzitsuenean familia-etxea eraiki zuen. Gortazar edo Riskal izenez ezagutua den jauregia, hiriko eraikinik noble eta aristokratikoena da. Harri landuz egindako beheko solairua XVI. mendearen amaierakoa da. Adreiluzko goikoak, ostera, XVII. mendeko lehen herenekoak. Aurrealdea apaintzen duten heraldika-pinturak 1735. urtearen inguruan eginak dira.

bottom of page