BISITA AREATZA
BISITA AUDIOGIDATUA 8: ASKAKO ITURRIA
Askaren inguru hau XVI. mendeko zabalgune aberatsa da eta hiribilduaren hegoaldea. Kontuan hartu garai hartan errege bide zaharreko hiriko sarrera zela hau.
Hemendik abiatuta eraikinen arteko ibilbidetxoa egingo dogu.
Gure aurrean:
Aska iturria. 1851an eraiki zen eta Martin Saracibar jaunaren obra dugu. Iturri neoklasikoa da. Ganaduarentzako aska ezarri zitzaion inguruan. Hiribilduaren irudiari oso lotuta dago. Erlaitzaren gainean hosto mamitsudun landare-kukulu moduko bat ageri da eta hortik datorkio “alkatxofa” izena.
Aska iturriaren atzealdean, Errotaetxe jauregi barrokoak daukaguz, XVIII. mendekoak.
Askaren eskumatara: Batzoki zaharra. Ostatua izandakoa, gaur egun guztiz berregituratua. Bertan Ruperto Urkijo Maruri Laudioko musikariak bainuetxera etorri eta ostatu hartzen zuen, eta eraikinean ipinitako plakak dioen modura, Gorbeiako Gurutzea zortziko konposatu zuen bertan.