BISITA AREATZA
BISITA AUDIOGIDATUA 7: ELIZA AURREAN: XIX MENDEA
XIX. mendeak eraldaketa politikoa eta soziala dakar. Karlismo eta liberalen arteko lehia liberalismoaren garaipenagaz behin erabakita, barruko aduanak desagertu egiten dira eta Bizkaiko kasuan, aduana hauek itsas portuetara eramaten dira. Areatza sortzeko arrazoia, beraz, une horretan galdu zan. Bestalde, Bilboko portuaren garapena eta itsas adarraren kanalizazioak Bilboko Portuaren nagusitasuna dakar Bizkaiko gainontzeko itsas portuen aurrean, eta hau gutxi balitz, Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek Gasteiz eta Bilbo lotuko zuen errepide berria diseinatu eta eraiki zuten.
Errege bide berria hiribilduan sartu beharrean, hiribildua alboan utzi eta zuzenean kanpoaldetik Bilborantz abiatzen zen, Upo ibaiaren labarra zubi berri baten bidez gaindituz. Bide berriak hiribildua baztertu eta txokoratzen zuen, eta hori ekiditeko herriko agintariek hiriaren hirugarren zabalgune ekiteari ekin zioten. Hiria Errege bide berrira hurbildu eta horren ingurua okupatu behar zuen. Errege Bidearen ingurua okupatzeko erronka horretatik sortzen da Goikokaletik gora dagoen zabalgune guztia: Kristo kalea, El Prado, San Bartolome kalea eta Errege bide beraren albo biak, gaur egun Askatasun kaleko izena duena.
Bestalde, hiribilduan ziren artisauak industria fabrikako produkzioekin lehian ari behar dira eta honen odorioz, eskulanetako tailerrak itxiten hasi ziren. Era berean, trenbidearen garapenari eta Arratiako tranbiari esker Bilbo eta bailara osoa azkar konektatuta zeuden. Garai berean hijienismoa zabaldu zen, eta aristokrazia eta burgesiak termalismoa eta bainuetxeak modan jarri ziren.
Aspektu eta baldintza hauek elkarturik, Areatza zerbitzuetako hiri bihurtu zen. Errege bidearen inguruetan ostatuak, merkatua, dendak eta bainuetxea sortu ziren, eta Arrabako landan sanatorioa ireki zuten. Neurri handi batean hiribilduak alde zaharrari bizkarra eman eta errege bideari begira jarri zen (halaber, merkatuko plaza El Pradora eraman zuten).
Zabalgune guzti hau neoklasizismo estiloan garatzen da. Errege bidearen alboetako etxe berriak estilo horretan eraiki zituzten (klasizismoaren arkitektura lerroak berreskuratu, simetria, geometrikoak…) eta horren barruan euskal neoklasizismoa hartu zen ardatz: baserri zaharraren espiritu erromantikoa, zutabeak, egurraren erabilpena apaingarri moduan erabiliz, euskal kulturaren elementuak apaingarri moduan jarriz(haritz-orriak, ezkurrak…).