top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

BISITA AREATZA
BISITA AUDIOGIDATUA 5 - ELIZA ATARIA

Eliza ataria
00:00 / 01:44

Eraikin honek bere bizitza guztian etengabeko garapena eta eraldaketa izan ditu. Hiribildua sortu baino lehen bertan baseliza zegoen, hiribilduaren irteeran. Baselizaren atea gaur egun hegoaldeko aterpean dagoen ate arkuduna izango litzake. Ate honen ojiba-arkuari eusten dion dobela elizako atalik zaharrena izan daiteke. 1344. urteko inskripzioa dauka.

XVI. mendean baseliza handitzeko lanak egin ziren, eta mendebaldeko fatxadan ate berria egin zen. Bertan Errenazimenduko aztarnak eta manierismoaren ereduak aurkitu ditzakegu. Hiru ataletan banatuta dago. Lehenengoaren ezaugarri nabarmenena sarrerako erdi puntuko arkua da eta goiko aldean San Pedro eta San Pabloren bustoak medailoi banatan ikus ditzakegu. Arkuaren alboetan bi zutabe daude, eta horien artean San Pedro eta San Juan Ebanjelariaren estatuak. Bigarren atalak bost horma-hobi ditu. Bigarrenean San Pabloren tailua dago eta laugarrenean Ama Birjinarena; besteak hutsik daude. Hirugarren atalak frontoi bat osatzen du eta hiru horma-hobi ditu. Gainera, tinpanoan Aita Eternoaren erliebea dago.

XVIII. mendean elizaren altueran handitzen da eta horren ondorioz hormaren kontra fuerteak altxatu eta aterpea sortzen da.

XIX. mendean kanpandorrea are gehiago altxatu zen eta aldare aldea nahiz sakristia inguruak egiten dira.

bottom of page