BISITA AREATZA
BISITA AUDIOGIDATUA 4: ZUBIZARRA PLAZA
Eraikin honek XX. mendeko bigarren erdialdeko hasieran hiribilduan gertatu zen iraultze prozesu soziologikoaren aztarna bizia da. Erdi Aroko alde zaharrean altxatu zen fabrikako adreiluko lehenengo eraikina da.
1957an Zeanuriko Undurraga auzoan Undurragako urtegiaren eraikuntza lanak hasi ziren. Hara, Frankismoaren urtegi programan, hainbat urte lanean zeramaten ehundaka langile ailegatu ziren. Hasieran lantegi ondoko barrakoietan bizi izan ziren, baina geroago ostatu edota etxe bila hasi ziren inguruko auzoetan eta herrietan.
XX. mendearen erdialdean, Arratia bailara osoan Areatzak baino ez zuen horrenbeste jende hartzeko hiri garapen nahikorik. Inguruko udalerriek ez zuten hiri-espaziorik eskaintzako. Areatzan, berriz, hutsik zeuden XX. mendearen hasieratik, desagertze bidean ziren artisautza eta merkataritza jarduerak burutzeko erabilten ziren lokal eta eraikin asko.
Datu modura, 1957an Areatzan 800 biztanle inguru zeuden. 6 urte geroago, urtegiko lanak egiten ari ziren urteetan, 1.600 biztanle zeuden. Espainia osotik etorritako langileek eta beren familiek “etxebizitza” (sarri askotan sasi-etxebizitza) aurkitu zuten Areatzan.
Gehienak Bekokalean aurkitu zuten bizilekua.
Biztanle berrien etorrerak jendarteko gatazkak eragin zituen: hizkuntza eta migrazioarena. 60ko hamarkadan gertatu zen prozesu horrek gaur egungo herriaren osaera soziologikoa moldatu zuen.