top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

BISITA AREATZA
BISITA AUDIOGIDATUA 3: MARI CRUZ DE GURUZETA, PLAKA ETA ESKULTURA

Mari Cruz de Gurutzeta, plaza y escultura
00:00 / 02:03

Hiribilduaren erdialdean urbanizatu gabe zegoen orube batean urbanizatze lanak hasi ziren 2006an. 1934ra arte Areatzan emagin lanetan ibili zen Mari Cruz de Gurutzeta Unzueta andrea eta hiribilduaren historian emakumearen garrantzia nabarmentzeko plakatxo eta eskultura lana jartzea erabaki zuen Udalak. Eskultura Jeses Lizaso artegileari enkargatu zion. Jesus Lizaso, Oteiza, Chillida, Basterretxea edota Mendibururekin batera, Euskal Eskulturaren Eskolaren nortasun ildoaren egilea da. Barakaldon jaio zen eta Basaurin bizi da; burdina sarritan erabiltzen du artelanetan.

Mari Cruz de Gurutzeta Unzueta Aramaiaon jaio zen eta Areatzan bizi izan zen. Herriko emagina izan zen, eta laguntza sozial handia egin zuen. Euskaltzalea zen eta euskal kulturaren bultzatzailea. Areatzako Emakume Abertzale Batza fundatu zuen 1932an.  EAJko emakumeen erakundea zen Emakume Abertzale Batza. Orduko EAJko mitinetan parte hartu zuen hizlari moduan.

Udalaren enkarguari jarraituz, 2007an Lizasok, Areatzako historian emakumearen garrantzia eta Mª Cruz de Gurutzeta lotuz, “Areatzako emakumeen sabelak”  artelana egin zuen.

Eskultura honek hiru ezaugarri garrantzitsu ditu azpimarratzeko:

1.- Emakumea eta beraren jarduera publiko, sozial eta laikoa espazio publikoan erakutsi eta jartzen den lehenetariko artelana da.

2.- Erlijio edota aristokraziari lotuta ez dagoen emakume bati dedikatuta dago.

3.- Pertsonaren ezaugarri fisikoak gaindituz, Mª Cruz nahiz Areatzako beste edozein emakumeren oinarrizko funtsa edota zerizanak batzen ditu.

bottom of page