240 Ibilbidea
Kotxez egiteko ibilbidea
240 ibilbideak Gorbeiaren bihotzera eramango zaitu, eta bertan aurkitu ahal izango duzu iparraldeko isurialdea, paisaia alpetarduna eta zelai berdez osatua, eta baita Urrunagakoa bezalako urtegiak ere, Gorbeiako magalean, ur gardenez betea.
1. Areatza
Alde zaharrera bisita librea (Multzo Historiko-monumental izendatua).
2. Zeanuri
Gorbeiako magalean dagoen herri honetara bisita librea. Paisaia naturaletan kokatutako hainbat eraikin ditu, ezin egokiagoak egun lasai bat, naturaz inguratuta, pasatzeko.
3. Saldropoko hezegunea
Saldropoko hezeguneak, eremu babestuak, lasaitu egingo zaitu: hezegunea, atsedenerako leku gisa atondua, basoaz eta animaliez gozatzeko leku egokia da, deskantsurako, paseatzeko, jateko…
4. Euskal Buztigintza Museoa
Elosuko (Legutio) Ollerias auzoan dago museoa, edertasun handiko landagune batean, Urkiolako eta Gorbeiako Parke Naturalen artean, Urrunagako urtegiaren ertzean. Museorako bisita gidatuan honakoa ikusiko duzu: bilduma iraunkorra, erakusketa monografikoa, antzinako labea, eltzegilea bere tailerrean lanean ikusteko aukera, eta denda, zeramika-piezak erosteko aukerarekin.
5. Legutio
Legutioko herrigunean, oraindik, erdi aroko hiribilduen egitura hauteman daiteke. Nukleo zaharraren inguruan baserri ederrak daude, euskal-atlantiar arkitekturaren adibide garbiak direnak.
6. Urrunagako urtegia
Urtegi honen inguruneak ikuspegi zoragarria eskaintzen du. Horretan laguntzen dute inguruan dituen pagadi eta harizti zabalek, eta barreiatuta aurkitzen ditugun ihi-zelaiek, uretako hegaztien fauna interesgarri baten bilgune.