top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

10

Urkiolako Parke Naturala

Aniztasunaz betetako paradisura sartu: ibilbideak, flora, fauna...

Urkiolako Parke Naturala Euskadiko bitxi naturaletako bat da. Urkidien eta kareharrizko tontor malkarren arteko kontrasteak edertasun eta interesen geografiko zein paisajistiko handiko leku bat eskaintzen du, burua deskonektatzeko eta gauza bakoitza aurreiritzirik eta beldurrik gabe baloratzeko gai den leku bat. 

Aramotz mendilerroko mendigune sendoan, Anbotok ematen du atentzioa, tontorrik garaienak. Euskal mitologiaren arabera, iparraldeko horma bertikal ikusgarrian dago lurraren pertsonifikazioa eta genio guztien erregina den Mariren, Anbotoko Damaren, kobazuloa. 

Parkeko Toki Alai Interpretazio Zentroan, natura bete-betean bizitzeko dauden aukera ugariei buruzko informazioa eskuratu ahalko duzu. Galdu ibilbide, oinez zein mendiko bizikletaz (BTT) egiteko bide ugarietan barrena, kareharrizko mendilerro eta haitz, amildegi eta haran sakon artean. Eskalada gustuko baduzu, Astxiki eta Untzillatxeko horma malkartsuek erakarriko zaituzte.

Gailurreko pago, lizar eta urki basoan, Urkiolako Santutegia dago, animalien zaindari den San Antonio Abaden eta San Antonio Paduakoaren omenez eraikitakoa. Estilo neo-erromantikoko lan amaigabea da, XIX. mendearen amaierakoa. Aurreko elizaren 1870ko dorrea zutik dago, oraindik.

TOKI ALAI

INTERPRETAZIO ZENTROA

Gudairen Plaza, 1, Areatza.

Ordutegia:

10:00-14:00 y 16:00-18:00

Tel. 94 672 9279

Email:

gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

MUSEO ETA PARKETXEAK

Euskal buztingintza Museoa

ESPERIENTZIAK

Artzain egun batez​

Abentura zuhaitzetan

Nola iritsi

bottom of page