top of page

Panta Rheik naturan duen esperientzia artistiko berria aurkeztuko du



Zer?

Naturaren ispilua: Hartzaren Solstizioa 2023ko udako solstizioko esperientzia artistiko bat da, Panta Rhei Antzerkia konpainiak zuzendua.

Istorio maitagarri eta zirraragarria da, non Naturaren Debak agerian geratzen diren, ezagutza naturaleko bidaia batean laguntzeko. Naturaren Ispilua «Izarren hartza» gure sorkuntzatik abiatzen da eta esperientzia berri bat ahalbidetzen du, diziplina arteko elkarrizketa bat, praktika artistiko desberdinak ingurune naturalera egokituz.

Naturaren Ispiluak antzerkiaren, dantzaren, musikaren, txotxongiloen eta performancearen diziplina anitzeko 12 artista biltzen ditu, Land Arten eskultura-instalazioekin batera. Panta Rheik publiko berriengana hurbiltzeko ildo estrategikoari eusten dio, motibazio artistikoa eta kultura-ekintzan duen parte-hartzea sustatuz.


Noiz?

Esperientzia honek udako solstizioa ospatzen du. Emanaldiak 2023ko ekainaren 21, 22, 23 eta 24an izango dira. Egunero arratsaldez izango da 18:30ean eta larunbatean, ekainaren 24an, 12:00etan eta 18:30ean.


Non?

Esperientzia Muruako basoetan gauzatuko da. Elkartu eta abiatzeko lekua Muruako aparkalekua da (mapa ikusi) Gutxienez 15 minutu lehenago joatea.


Norentzat?

Publiko guztiei zuzendutako esperientzia 5 urtetik aurrera. 5 urtetik gorako haurrak joatea gomendatzen da. Haur txikiekin joanez gero, motxilan eraman beharko dira. 15 minutu dira basoan paseatzeko, eta hiru kokaleku edo geldialdi eszeniko dituzte.


Nola?

Sarreren salmenta online da. Panta Rheiren webgunean daude eskuragarri.

● Ekaina 21 (asteazkena) 18:30ean. Aurre-estreinaldia, sarrera gonbidapenarekin

● Ekaina 22 (osteguna) 18:30ean. Sarrerak (6€)

● Ekaina 23 (ostirala) 18:30ean. Sarrerak (8€)

● Ekaina 24 (larunbata) 12:00etan. Sarrerak (10€)

● Ekaian 24 (larunbata) 18:30ean. Sarrerak (10€)

3 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik behar.


Informazio praktikoa

● Esperientzia artistikoa naturan zehar egingo den ibilbide bat da, geldialdietan ekintza dramatikoa garatuko da. Hasierako zatia, mendirako 15 minutuko ibilaldia izango da.

● Jardueraren iraupena: 90 minutu.

● Nahitaezkoa: naturan ibiltzeko oinetako eta jantzi egokiak.

● Ez da gomendatzen animaliekin ikuskizunera joatea. Haiekin joanez gero, lotuta joan beharko dute.

● Esertzeko kuxin edo oihal bat ekartzea gomendatzen da.



bottom of page