top of page

IBILBIDE GIDATUAK



Gorbeia ezagutzeko 9 ibilbide gidatu, 7 udalherritan. Areatza, Dima, Orozko, Otxandio, Ubide, Zeanuri eta Zeberio.



Informazio gehiago: 946 122 695 / turismo@gorbeialdea.com


AREATZAKO HIRIBILDUA EZAGUTZEN

Bisita gidatua Areatzako alde zaharretik, monumentu-multzo izendatua, non jauregi eta etxetzar barroko garrantzitsuek iraganera eramaten gaituzten. Bisita bainuetxean hasi eta Karpo zubian amaituko da. Ibilbidean zehar, gidariak Areatzako jatorria azalduko digu, Arratiako bailarako hiribildu bakarra, baita bertako kaleak, monumentuak, jauregiak, etxetzarrak, elizak, Santa Isabel komentua (XVI. mendea), Gortazar jauregia (XVI. mendea) eta Bekorreta eta Goikoerrota errotak ere, besteak beste.


Gomendioak: ez da oinetako edo arropa berezirik behar.


Noiz: uztailak 17, abuztuak 13 eta irailak 18

Ordua: 11:00

Iraupena: 2 ordu

Topagunea: Areatzako Bainuetxea Irteera: bainuetxea Helmuga: Karpo Distantzia: 2,5km Zailtasun maila: baxua Gehienezko taldea: 20 pertsona PREZIOA: 3 euro nagusiak (12 urte gorakoak) 1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak) 6 urtetik beherakoak: doan OHARRA: ibilbidea amaitzean, pasa zaitez Areatzako The Quiet Corner tabernatik eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).



DIMA - IRAUNKORTASUNA BIZITZA TRADIZIONALEAN, EGUNEROKO KONTUA Dimako Artaun auzoko Antzasti museoa bisitatu eta gure arbasoen bizimodu tradizionala gertutik ezagutuko dugu. Artaun auzoan bertan, museoa dagoen lekuan, baserri munduko txoko eta jarduera garrantzitsuenak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, Ugariotz auzora joango gara karobia bisitatzeko.


Noiz: uztailak 30, irailak 4 eta urriak 2

Ordua: 11:00

Iraupena: 2 ordua

Zailtasun maila: baxua

Topagunea: Antzasti Museoa

Gehienezko taldea: 15 pertsona


PREZIOA:

3 euro nagusiak (12 urte gorakoak)

1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak)

6 urtetik beherakoak: doan


OHARRA: ibilbidea amaitzean, pasa zaitez Dimako Azurmendi tabernatik eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).



OROZKO: ATXULO BEGIA ALTZAKORTATIK Mendi bisita gidatua gidari laguntzailearekin Altzakortatik Atxulora, eta buelta hasierako puntura, Pagomakurretik pasatuz. Itzinako sarrerako ateetako batera sartzeaz gain, hau da Atxulora, Gorbeiako paisaian basoak duen garrantzia gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, pagadi txikiak eta konifero-sailak zeharkatuz. Taldearen topagunea Orozkoko museo etnografikoan izango da eta handik Altzakortara joango gara autoz, ibilbidearen hasierara. Gomendioak: mendi-jardunaldirako egokiak diren oinetako eta arropa erosoekin etortzea gomendatzen da, betiere unean uneko eguraldi-iragarpenak kontuan hartuta. Noiz: ekainak 18 Ordua: 09:30 Duración: 3h 30min Topagunea: Orozkoko Turismo Bulegoa (Orozkoko Museoa) Irteera: Gallartu (Altzakorta) - Orozko. Helmuga: Gallartu (Altzakorta) - Orozko. Distantzia: 8km gutxigorabehera Desnibela+: 426 m Zailtasun maila: ertaina Gehienezko taldea: 12 pertsona PREZIOA: 3 euro nagusiak (12 urte gorakoak) 1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak) 6 urtetik beherakoak: doan OHARRA: Ibilbidea amaitzean, Itxina tabernatik pasa eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).

OROZKO: ZUBIAURETIK IZARTZAKO PAGADIRA Orozkoko erdigunetik Arrola mendiaren magalean kokatzen den Izartzako pagadi motzeraino igotzen den mendi bisita gidatua, gidari laguntzailearekin. Taldearen topagunea Orozkoko museo etnografikoa izango da eta hortik hasiko dugu ibilbidea. Bidean zehar, Orozkoko natura-ondareaz, baserriez eta pagadira iritsi arteko historiaz hitz egingo digu gidariak. Mendi jardunaldi honetan paisaiaz, lasaitasunaz eta inguru honetan bazkatzen diren animaliez gozatuko dugu.


Gomendioak: mendi-jardunaldirako egokiak diren oinetako eta arropa erosoekin etortzea gomendatzen da, betiere unean uneko eguraldi-iragarpenak kontuan hartuta.

Noiz: uztailak 16

Ordua: 09:30

Iraupena: 3hrs gutxigorabehera

Distantzia: 9km gutxigorabehera

Zailtasun maila: ertaina (420 m+ desnibela)

Topagunea: Orozkoko Turismo Bulegoa (Orozkoko Museoa)

Gehienezko taldea: 12 pertsona


PREZIOA:

3 euro nagusiak (12 urte gorakoak)

1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak)

6 urtetik beherakoak: doan


OHARRA: Ibilbidea amaitzean, Itxina tabernatik pasa eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).



OROZKO: ATXULO URIGOITITIK

Mendi bisita gidari laguntzailearekin Urigoiti auzotik Atxuloraino, eta hasierako puntura buelta. Ibilbideak, lehenik eta behin, Aldabideko ur-jauzira hurbiltzen gaitu, ikusgarria euri-garaian. Itzinako harresi harritsuaren oinarritik Atxuloko pasabide naturaleraino igoko gara, pagadiak eta larreak zeharkatuz. Taldearekiko topagunea Orozkoko turismo bulegoan izango da eta handik Altzakortara joango gara autoz, ibilbidearen hasierara.


Gomendioak: mendi-jardunaldirako egokiak diren oinetako eta arropa erosoekin etortzea gomendatzen da, betiere unean uneko eguraldi-iragarpenak kontuan hartuta.

Noiz: irailak

Ordua: 09:30

Distantzia: 8km gutxigorabehera

Iraupena: 3 ordu eta erdi gutxigorabehera

Zailtasun maila: ertaina (707 m+ dsnibela)

Topagunea: Orozkoko Museo Etnografikoa

Gehienezko taldea: 12 pertsona


PREZIOA:

3 euro nagusiak (12 urte gorakoak)

1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak)

6 urtetik beherakoak: doan


OHARRA: ibilbidea amaitzean, Itxina tabernatik pasa eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).



OTXANDIO BTT-AN EZAGUTU

Mendiko bizikleta ibilbidea Otxandio hiritik eta bere ingurutik.

Ibilbide horri esker, hasieran malda txikia duen pasealeku batez gozatu ahal izango dugu, herrigunetik hurbilen dagoen ingurunetik. Ibilbidean zehar aurkituko ditugun Presazelaiko pagadi ederra eta Astikurutzeko elurzuloa, ondare naturalistiko-kultural aberatsaren parte dira. Ibilbidearen ondoren, eguna Otxandion pasatzera gonbidatzen zaitugu, bertako giroaz eta terrazez goztu, edo motxilan bokata bat eraman eta bertako aisialdi-guneren batean jan.

Gomendioak: bizikletan ibiltzeko egokiak diren oinetako eta arropa erosoekin etortzea gomendatzen da, betiere unean uneko eguraldi iragarpenak kontuan hartuta


Noiz: uztailak 9, abuztuak 6 eta irailak 10

Ordua: 11:00

Iraupena: 2 ordu

Zailtasun maila: baxua

Topagunea: Otxandiko plazan, turismo-informazioko gunearen ondoan.

Gehienezko taldea: 10 pertsona


PREZIOA:

3 euro nagusiak (12 urte gorakoak)

1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak)

6 urtetik beherakoak: doan


OHARRA: ibilbidea amaitzean, pasa Otxandioko Danoena tabernatik eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).



UBIDE - ANTZINAKO GALTZADA

Ibilbide ederra Ubide herria zeharkatzen duen galtzada zaharra ezagutzeko. Oraindik ere badira Araba eta Bizkaia lotzen zituen Errege Bide zaharraren aztarnak. Ibilaldi honi esker, galtzada zahar bat ezagutzeko eta gainean ibiltzeko aukera izango dugu.

Araba eta Bizkaia lotzen zituen Errege Bideak Ubide zeharkatzen zuen Arratiako haranean. Oraindik ere galtzada zaharraren jatorrizko loturaren zati bat kontserbatzen da, San Joan elizatik gertu, eta ibilbide horren zenbait puntutan, Barazarrerako bide zaharrean esaterako. Errege Bidea mendeetan zehar erabili zen, XIX. mendearen erdialdean Barazarrerako egungo errepidea ireki zen arte.


Gomendioak: ibiltzeko egokiak diren oinetako eta arropa erosoekin etortzea gomendatzen da, betiere unean uneko eguraldiaren iragarpenak kontuan hartuta.


Noiz: uztailak 23, abuztuak 20 eta irailak 24

Ordua: 10:00

Distantzia: 7 km gutxigorabehera

Iraupena: 2 ordu

Zailtasun maila: baxua (desnibela +216m)

Topagunea: Ubideko udaletxea

Gehienezko taldea: 15 pretsona


PREZIOA:

3 euro nagusiak (12 urte gorakoak)

1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak)

6 urtetik beherakoak: doan


OHARRA: ibilbidea amaitzean, pasa zaitez Ubide Tabernatik eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).



ZEANURI: UNDURRAGAKO URTEGIARI BUELTA

Bisita gidatua, Gorbeiaren oinean dagoen Undurragako urtegia inguratuz, erroten ondarea eta Bizkaiko udalerri honetako urtegiaren erabilera ezagutzeko aukera emango diguna.

Zeanuriko plazan elkartuko gara gidariarekin, Undurragako urtegian barrena zailtasun txikiko ibilbide polit hau egiteko. Lehenengo geldialdia Errotabarri errotan egingo dugu, gaur egun ere antzinako xarma mantentzen duena. Errota honen berezitasunak, funtzionamendua eta errotariaren lan egiteko modua eta negozioa ezagutuko ditugu. Gero, presarantz jarraituko dugu, eta, han, presaren historia eta funtzionamendua kontatuko dizkigute. Familian egiteko ibilbide egokia!

Gomendioak: mendi-ibilaldi baterako egokiak diren oinetako eta arropa erosoekin etortzea gomendatzen da, betiere unean uneko eguraldi iragarpenak kontuan hartuta.


Noiz: uztailak 2, abuztuak 27 eta urriak 15

Hora: 11:00

Iraupena: 2 ordu Distantzia: 6,5km Zailtasuna: baja Topagunea: Zeanuriko plaza Gehienezko taldea: 20 pertsona PREZIOA: 3 euro nagusiak (12 urte gorakoak) 1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak) 6 urtetik beherakoak: doan OHARRA: Ibilbidea amaitzean, jo Zeanuriko Txoko Sagarna tabernara eta trukatu zure tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).



ZEBERIOKO ALTXORRAK: ERMITABARRI

Zeberioko auzo interesgarri honetatik doan bisita gidatua. Bertan, tenpluak eta etxeak bisitatuko ditugu, haien jatorria eta kokapena hobeto ulertzeko.

Gidaria Olabarrietako San Tomas elizako arkupean izango dugu zain, Zeberioko Ermitabarri auzoan. Kilometro bateko pasealeku txiki bat da, non auzo txiki honen ondarea bisitatuko dugun. Ermitabarri, Olabarrietako Santo Tomas eliza indartsu eta hurbilarekin, botere politiko, sozial eta ekonomikoaren gune bihurtu zen Behe Erdi Arotik eta Aro Modernoan zehar, fedea eta tradizioa giltzarri zituen helburu baterako hezteko sistema batean oinarrituta. Eta inguruan eraikitako ondarea Fedea gauzatzeko propaganda-tresna eraginkorra zen.

Gomendioak: ez da oinetako edo arropa berezirik behar. Atseden hartzeko eta hamaiketakoa hartzeko uneren bat egongo dela jakinarazi da (jardueraren barruan ez dagoena).

Noiz: ekainak 26 eta irailak 3

Ordua: 11:30

Duración: 2 ordu

Topagunea: Olabarrietako Santo Tomas eleiza (Ermitabarri-Zeberioko auzoa)

Gehienezko taldea: 20 pertsona


PREZIOA:

3 euro nagusiak (12 urte gorakoak)

1.5 euro haurrak (6-12 urte bitartekoak)

6 urtetik beherakoak: doan


OHARRA: ibilbidea amaitzean, pasa zaitez Ermitabarri auzoko taberna zaharretik eta trukatu tiketa pintxo-pote batekin (helduak) eta freskagarri batekin (haurrak).

bottom of page