top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Bitxi erromanikoak: Antso Abarkaren elizak
Olano - Ondategi - Gopegi - Sarragoako haritza

Zigoitiko udalerrian aurkituko dugun erromaniko hau, biztanle gutxiko herrietan garatutako landa eremuko adierazpena da, Goi Erdi Aroan zabaldu eta XII eta XIII. mendeetan batez ere loratu zena, bizigune txiki horiek parrokia-tenpluak eraikitzeko gaitasun ekonomikoa lortu zuten unean hain zuzen ere.

Estilo berantiarreko erromaniko baten aurrean gaude, arkuak zorroztuta dituena, dekorazio naturalistaduna arkibolta zein kapiteletan. Hala ere, aipagarriena, burualde laua duten tenpluen ugaritasuna da, agian, eraikitzen zituzten herrixken baliabide falta dela eta horrela eraikiak.

Olanoko herrian esaterako, bertako eliza erromanikoa eta barruan gordetzen duen erretaula ospetsua ezagutuko ditugu. Eliza erromanikoa izaki, garai horretako elementuak ditu. Bereizgarriena, aldiz, XVI. mendeko (gotikoa) erretaula da, margotutako taulaz, erliebez eta balio handiko tailez osatua. Gainera, birgaitutako errota ezagutzeko parada ere izango dugu,

Gero Ondategira abiatuko gara, San Lorentzo eliza ikusteko, Acosta eta Gopegirekin batera XI. mendeko bide garrantzitsuen barruan dagoen eliza, monje eraikitzaileek eraikiak eta Nafarroako monarkiak babestuak, berez oso ezegonkorra den lurralde bat ziurtatzen saiatuz. Sarragoako haritzean, balio handia duen eta biodibertsitatearen babesleku den zuhaitzean, amaituko dugu.

TTIPIA 

Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak.. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekueak aukeratuz.

Tel. 945243828 / 645844087

Gutxienez 4 laguneko taldea.

Hizkuntzak: gaztelera eta euskara.

5€/pax

bottom of page