
Zurbaora bisita, “Mi Castillo de Arena”rako sarrerarekin
Zurbaoko ondare arkitektonikoa - Mi Castillo de Arena barrutik
Zurbao, ondare arkitektoniko interesgarria ezkutatzen duen kontzejua da, eta azpimarragarriena XVII. eta XVIII. mendeetako jauregi-etxeen multzoa da.
Zurbaoko elizatik abiatuko gara, eta herri honen antzinatasuna ezagutuko dugu. Aurrean, Zurbaotarren jauregia edo Uriartetarren jauregia bisitatuko dugu.
Jarraian, Otazutarren dorretxera joango gara, eta Zarateko Oritz jauretxea bisitatuko dugu.
Otalora-Gebaratarren jauregian amaituko dugu, abandonatuta egon ondoren berriro bizia hartu duena, arnasa hartuz, eta leihoetatik eguzkiaren argia sartzen utziz, barruko jendearen pozerako. Berrikuntza-lan neketsu baten ondoren, jauregi historikoa berriro jaio zen izen berri batekin – Mi Castillo de Arena. Barrutik zein kanpotik bisitatuko dugu.

TTIPIA
Urte osoan zehar egin daitezke bisita gidatuak.. Nahi dituzuen bisitak egin daitezke, zuk zeuk aukeratzen dituzun lekueak aukeratuz.
Tel. 945243828 / 645844087
Gutxienez 4 laguneko taldea.
Hizkuntzak: gaztelera eta euskara.
8€/pax