top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

04

Oroko Santutegia

Oroko haitzak bake eta isiltasun lekua dira, bai eta Euskadiko birika berdea, Gorbeia, gure oinetan ikusteko talaiarik onena ere. Leku pribilegiatu horretatik ikusten diren irudiek Zuiako haran osoaren, Gorbeiako mendigunearen eta Badaia zein Arrato mendilerroen panoramika zabala osatzen dute. 

Oroko Santutegiko karekizko haitz itzela ezinbesteko topalekua da eskalada-zaleentzat. Lehenengo eliza erromanikoa eta ondoren gotikoa -hainbat hedapen egin dira- izandako Santutegi ikusgarria ongi errotuta dago Araban eta Bizkaian, natura eta kultura balio handia duelako eta kultuko lekua delako. Bertako Anaiarteko ia 2000 bazkideek Ama Birjinaren Jasokundea, Zeruratzea eta iraileko lehen igandea dituzte topaketarako egun handiak. San Markos eguneko, Mendekosteko Pazkoko eta San Antonio eguneko erromeriak ere ospetsuak dira.

 

 

 

 

 

 

Ermitaren barruan, erretaula barroko baten gainean ikusiko dugu Oroko Ama Birjinaren “Andra Mari” motako irudi bizantziarra, XIII. mendeko altxorra. Hortik oso gertu dugu Gorbeiako ondaren historiko-artistikoaren beste bitxietako bat.

 

Oroko haitzetako kastroa denboran zehar egindako bidaia da; K.a. IX. mendekoa da, eta I. mendera arte jendea bizi izan zen bertan. Itxura zirkularra du, bertako etxebizitzek bezala, eta 1918. urtean aurkitu zuten. 

ZUIA

TURISMO BULEGOA

Gorbeialdeako Kuadrilla

Plaza Bea Murgia

01130 Murgia

turismo@gorbeialdea.eus

Tel. 945 430 440

ESPERIENTZIAK

MUSEO ETA PARKETXEAK

Oroko haitzatik Euskadiko bihotz berdea menderatu, balio natural eta kultural handiko tokia
Santutegitik oso hurbil,itxura zirkularra duen giza kokalekua ikus dezakezu.

Nola iritsia

TOP

GEHIAGO

Baltzola eta

Mairuelegorreta Kobak 

bottom of page