top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Tellerixa ibilbidea
Ibarra - Arraga - Arriola - Errotabarri - Ibarra 

Tellerixa ibilbidea, izen bereko errekaren ondotik doa zati batean. Ibilbide honek Errotabarri, Arriola eta Arraga auzoetara hurbiltzeko aukera ematen digu antzinako gurdibideak erabiliz.

Legutio
Urrunagako urtegiaren ertzetik paseoan

Urrunagako urtegiaren ertzetik doan ibilbide erreza. Paseo honen bitartez babestutako hezegune honen ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu.

Urkabustaiz. Goiuriko ur-jauzia
Ostuño- Lamioxin – Goiuri – Oiardo – Ostuño

Lamioxineko urmaela eta Goiuriko ur jauzia bisitatuz, Izarra eta Oiardo herriak lotzen dituen ibilbidea.

Zuia
Baias ibaia La Encontradan

Ibilbide erraz honek Lukianotik Baias ibai gaineko La Encontrada zubia bisitatzeko aukera ematen digu.

Zuia
Jugatxi baseliza, Murgiatik

Haritz eta pago artetik doan bidezidor honek Jugatxiko baselizara eramango gaitu, ikuspegi ederrez eta atsedengune lasai batez inguratua.

Areatza
Larreder ibilbidea

Gorbeiako magalean egokitutako zonalde honetan, hezegune txiki bat eta aitzinako ondare kultural diren trikuharria, elurzuloa edota karobia ezagutuko ditugu ibilbide honi esker.

Arrankudiaga

Zolloko urtegia

Ibilbide erraz honek, Zollo-Elexalde auzotik Ganekogortako itzalaren babesean dagoen urtegi txiki honetara hurbiltzeko aukera ematen digu.

Orozko
Aldabide ur-jauzia

Orozkoko Urigoiti auzotik abiatzen da familian egiteko ibilbide erraz eta polit hau. Udaberrian eginez gero, Itzinako “Atxen” panoramika ederraz gozatzeaz gain, Aldabideko urjauzi ikusgarria ikusteko aukera emango digu.

ARAMAIO (ARABA)

4,3 KM

Ordu 1

202 m

ZAILTASUN BAXUA

URRUNAGA (ARABA)

5 KM

1 Ordu eta 30 min

119 m

ZAILTASUN BAXUA

OSTUÑO (ARABA)

6,5 KM

1 Ordu eta 45 min

65 m

ZAILTASUN BAXUA

LUKIANO (ARABA)

1,9 km

10 min

25 m

ZAILTASUN BAXUA

MURGIA (ARABA)

5,2 km

1 Ordu eta  30'

205 m

ZAILTASUN BAXUA

LARREDER (BIZKAIA)

3,7 km

Ordu 1

86 m

ZAILTASUN BAXUA

ZOLLO-ELEXALDE (BIZKAIA)

2,7 km

40 min

100 m

ZAILTASUN BAXUA

URIGOITI (BIZKAIA)

1,6 km

40 min

241 m

ZAILTASUN BAXUA

Orozko
Zubiaurtik paseoan

Orozkoko auzo nagusia ezagutzeko aukera ematen duen ibilbide erraza, bere eraikin interesgarrienetako batzuk eta inguruan dagoen landazabala bisitatuz.

Otxandio
Gerra Zibilaren lorratzak

Memoria-ibilbide erraz honen bitartez gerra zibilean Otxandion gertatutako zenbait gertaera ezagutu ahal izango ditugu.

Otxandioko pagadiak
Otxandio - Olazar - Iluntxo - Morgaola – Otxandio

Ibilbide laburreko bidezidor honek Otxandio inguru hurbileko parajea emango digu ezagutzera, ia desnibelik gabeko ibilaldian. Pagadoiak, galtzadak, errekasto eta hilarri bitxiak dira, besteak beste, bidean aurkituko dugun natura eta kultura ondarearen parte bat.

ZUBIAUR (BIZKAIA)

6 km

1 Ordu eta 30min

50 m

ZAILTASUN BAXUA

OTXANDIO (BIZKAIA)

1,9 km

40 min

50 m

ZAILTASUN BAXUA

OTXANDIO (BIZKAIA)

6,4 km

1 Ordu eta 30 min

60 m

ZAILTASUN BAXUA

Zeanuri
Undurraga urtegiko bira

Gorbeiako magalean dagoen Undurragako urtegia inguratzen duen ibilbide lasaia, familian gozatzekoa.

Zeanuri
Saldropoko hezegunea

Saldropoko hezegunea ezagutzeko aukera ematen digun familian egiteko ibilbide erreza.

ZEANURI (BIZKAIA)

6,25 km

1 Ordu eta 20 min

57 m

ZAILTASUN BAXUA

PARKING SALDROPO (BIZKAIA)

2,1 km

45 min

15 m

ZAILTASUN BAXUA

bottom of page