TOP 10


05
Kobak eta mitologia
Gorbeiaren kanpoaldeko paisaia ederre bada, lurazpian ikus daitekeena are gehiago. Gorbeia mendiaren mendilerroan, muga lerroa Bizkaia eta Arabaren lurraldeen artean, gaur egun Parke naturala, zonaldearen lurazpiko kobazulo ezanguratzuenak aurkitzen dira.
Kobazuloen adibide, Baltzola eta Mairuelegorreta daukagu, haien barrenean benetako paradisu naturala gordetzen dute, formazio harrigarriez osatuta eta galeria ugarietan zatituta estalagmita eta estalaktita ederrekin.
Dimako udalerriko Baltzola inguru sorpresaz beteriko barne bidaia bat da. Euskadiko lurrazpiko bitxi misteriotsu eta ezezagun batzuk biltzen ditu parajeak. Baltzolako kobazuloak eta Jentilzubiko arkua geologiaz eta mitologiaz beteta daude, eta natura, kultura eta euskal nortasuna uztartzen dituzte.
Baltzola eta Indusi auzoak lotzen dituen bideak Jentilzubiko arku naturalera eramango zaitu. Euskal mitologiaren arabera, jentilek, alegia, indar ikaragarria zuten euskal izaki mitologikoek, egina da harrizko arku hori.
Paseo mistiko baten ondoren, Baltzolako kobazuloa aurkituko duzu, Anbotoko dama den Mariren senarra izateagatik ezaguna den Sugoi izaki mitologikoaren bizilekua.
Eskalada-bide ezagunak edukitzeagatik mundu osoko kobazulo ezagunenetako baten alde bateko sarrerak “begi” natural baten itxura du. Jarraitu zure senari, eta aurki ezazu higadurak mendetan zehar egindako erdiko zulo handia. Barruan, hainbat eta hainbat pasagune eta kobazulo txiki aurkituko dituzu, edertasun handiko forma geologiko bitxiak dituztenak.
MAIRUELEGORRETA

DIMA

INTERPRETAZIO ZENTROA
Gudairen Plaza, 1, Areatza.
Ordutegia:
10:00-14:00 y 16:00-18:00
Tel. 946 729 279
Email:

ESPERIENTZIAK
Espeleologia

HURBILEKO MUSEOAK
Gorbeiako Interpretazioa Zentro (Areatza)

ZIGOITIA

PARKETXEAK
Lekanda s/n, 01139 Sarria.
Ordutegia:
Asteartetik igandera:
10:00-14:30 y 16:00-19:00.
Tel. 945 430 709
Email:
TURISMO BULEGOA
Gorbeialdeako Kuadrilla
Plaza Bea Murgia
01130 Murgia
Tel. 945 430 440

ESPERIENTZIAK
Espeleologia Mairuelegorretan

MUSEO ETA PARKETXEAK
BALTZOLA