top of page

IBILBIDE MITOLOGIKOA
BISITA AUDIOGIDATUA 12: ABARO-SUGOI

Izenak berak esaten dauen moduan babeslekua da aurrean daukagun barrunbe karstikoa. Inguruetan bazkatzen diren etxabereek eta beste animalia batzuek bertan bilatzen dabe babesa, baina ez dira bakarrak, beste izaki batzuk ere bilatzen dabe gerizpea eta lehorra hemen, esaterako Sugoi berak.

Sugoi, beste leku batzuetan Sugar edo Maju izenez ere ezagutzen da. Sube itxuran agertzen da batzuetan, gizaki itxuran beste batzuetan eta bada suzko bola hegalari moduan ikusi dabela esaten dauenik be. Mari jainkosaren bikotea eta Mikelats eta Atarrabiren aita da.

Hemendik oso hur dagoen Bargondia auzoan baziran bi anaia. Iturriondobeiti izeneko baserrian bizi ziran. Inguruotan ebizen ahuntz taldea jagoten, suge handi bat ikusi ebenean. Anaietako gazteenak harrika egin eta buztena ebagi eutson. Anaia nagusiak orduan, kargu hartu eutson egindakoagatik. Urte batzuk geroago, anaia zaharra soldaduska egiten ebilela, gizon mantxu batek gabonak ospatuten etxera joan gura eban itaundu eutson. Baietz erantzun eutson honek. Orduan, urre gorriz betetako kaxa bat oparitu eutson eta anaia gazteari eroateko garriko gorri dotore bat. Bat-batean, gizon mantxua desagertu egin zan eta anaia zaharra Iturriondobeitiko portalean agertu zan. Gertatutakoa kontau eban etxean eta anaia gaztea jeloskor eta haserre jarri zan orduan. Garrikoa ez ebala jantziko eta etxe aurreko intxaurrondo baten lotu eban. Arbola, segituan su hartu eta hegan urten zan.

Badakizue, inguruotan suberik ikusten badozue, bakean itxi eta jarraitu zuen bidea.

bottom of page