top of page

"Naturaren Sekretua" Gorbeiara itzuli da


Teatro Panta Rhei Antzerkiak, Arabako antzerki konpainia beteranoak, “Naturaren Sekretua” estreinatu zuen 2021eko irailean Gorbeiako Parke Naturalean (Murua, Zigoitia). Esperientzia artistiko honek diziplina artistiko ugari batzen ditu, eta arrakasta handia izan zuen.


Teatro Panta Rhei Anzterkia, gaur egun, kultura-publikoak hurbiltzeko, dinamizatzeko eta sentsibilizatzeko proiektu bat egiten ari da. Naturaren Sekretua esperientzia horietako bat da, eta urtebeteren ostean Euskadiko bihotz berdera itzuli da, Gorbeiara.


2022ko edizioan naturan izandako esperientziak hainbat diziplina bateratuko ditu, hala nola dantza, antzerkia, kantua, musika edo arte plastikoak, 10 artista baino gehiagoren plantel baten bidez. Azpimarratzekoak dira Natxo Aranteguiren Land-Art-en eskultura-esku-hartzeak edo Mataró-ko Antzerki Gelaren (Mataró-Ajuntament Mataró Kultura) lankidetza 4 dantzarirekin. Marta Dalmau koreografoak ere parte hartu du. Sorkuntza sendoago eta indarberrituago aurkezten da, Artea eta Natura ildoan urtebeteko lanaren ondoren.


Proiektua Eusko Jaurlaritzak babestuta abiatu zen, eta Arabako Foru Aldundiarekin bat egin zuen, Zigoitiko Udalaren eta Gorbeialdeko Kuadrillaren (Gorbeia Euskadi) babesa ahaztu gabe.


IRAILAK 1, 2, 3, 4, 7, 8, 9, 10, 11 (PASEAK HAINBAT ORDUTEGIETAN)


Lekua: Esperientzia Muruako basoetan gauzatuko da. Elkartu eta abiatzeko lekua Muruako aparkalekua da (ikusi mapa).



Bestelako informazioa:

- Publiko guztientzat 8 urtetik aurrera.

- Euskara (testu gutxi). Itzulpena esku-programan.

- Iraupena: 75 eta 90 minutu artean.

- Esperientziarako beharrak: naturan ibiltzeko oinetako eta jantzi egokiak.

bottom of page