GORBEIAKO ALTXORRAK

Udazkena hasi da, eta argi, kolore, usain, zapore, musika, dibertsio eta ezagutza eztanda batekin ospatu nahi dugu. Nola? Gorbeiako helmuga turistikoaren altxorrik preziatuenak pertsona guztiengana hurbilduz: gastronomia, artisautza, esperientziak, errekurtso turistikoak, ondarea, benetakotasuna, ostatuak, jatetxeak...
Gorbeia, Euskadiko bihotz berdea eta altxorrak, bertatik bertara. Hurbildu eta egon prest gozatzeko! "Gorbeiako Altxorrak" bi jardunalditan banatuko da, irailaren 25ean Zurbaon (Arratzua-Ubarrundia, Araba), eta urriaren 16an Artean (Bizkaia). Aukera honetaz balia zaitez, turismo arduratsu eta jasangarria garatzen laguntzeko.
Gorbeiako Altxorrak Mi Castillo de Arenan, Zurbaon (irailak 25)
Egun bateko jardunaldia da (11:00etatik 19:00etara), eta hainbat jarduera turistiko, gastronomiko eta kultural izango ditu, sorpresaz beteak: tokiko produktuen eta artisautzaren merkatua, mikrokatak, food truck, eko-taberna, bisita gidatuak, ikuskizunak, haurrentzako espazio sortzailea, Gorbeia informazio-gunea, zozketak, Idoia Asurmendiren kontzertua, bertsoak, Zurbaoko abesbatza... Eta moda desfile bat ere bai!
