GORBEIA STREET ESCAPE, MODAKO JOKOA EUSKADIKO BIHOTZ BERDEAN
Merezitako oporrak hemen daude. Egungo osasun-egoera dela eta, ondo pasatzeko gogoak ezin du nahastu pandemiaren aurka dugun erantzukizun indibiduala eta kolektiboa, eta, horregatik, Gorbeiak gertuko paradisu arduratsu baten atea ireki du; bai aurrez ezagutu dutenentzat, bai lehenengo aldiz bertara doazenentzat zuzenduta; inor axolagabe ez uztea bermatuko du.
Uda honetan, Izarran (Urkabustaiz) eta Legution aire zabaleko ihes-jokoen esperientzia egin ahal izango duzu, pertsona guztientzat egokituta. “Street scape”k ohiko escape room-en mekanika egokitzen du kaleko ingurunera. Ohiko ihes-gela baten antzeko enigmak, kodeak eta erronkak udalerriko hainbat lekutan banatzen dira.
Horrela, Gorbeia ezagutzeko aukera izango duzu: natura, historia, ondarea, mitologia, tradizioa, gastronomia, abentura, deskonexioa... Gehiago jakin nahi duzu? Hauek dira dituzun aukerak:

IZARRA STREET ESCAPE, APURTU MADARIKAZIOA