top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

03

Saldropoko

Hezegunea

Gorbeiaren ekialdean, Zeanurin, Atxuriko haitzen oinetan, Saldropoko paraje bukolikoa dago. 

Hezegune batek hartutako hiru hektareako lautada horrek oso ekosistema berezia osatzen du, urarekin lotutako balio ekologiko handiko landarediari eta espezieei esker. 

Are bereziagoa egiten duen beste ezaugarri bat ere badauka Saldropok: XX. mendearen erditik aurrera eta desagertu zen arte ustiatutako antzinako zohikaztegi baten gainean dago. 

 

Ezagutzeko modurik onena da aparkalekutik ibilbide zirkularra egitea, erlojuaren orratzen noranzkoan. Hasieran, Gorbeiako mendigunearen ikuspegi ikusgarriak eskaintzen ditu ibilbide laburrak.

 

Irudi oroitarazle horiek nekosta eta laritz baso zoragarri batera eramango zaituzte. Bertako bidezidorrean barrena, hegan alderrai dabiltzan tximeleta koloretsuak, sorgin-orratzak, txitxi-burruntziak eta igel berde eta gorrixka jauzilariak irtengo zaizkizu bidera.

 

Migrazio garaian, hegaztiak ere ikusiko ditugu biotopo magiko honetan. Basoaren amaieran Hezeguneko Interpretazio Zentroa aurkituko duzu, aire zabalean. 

Saldropora helduko gara Barazarreko portutik. Saldropo “postaleko” leku bat da non izarretaz goza dezakegu, eguzkian edo itzaletan atseden hartu dezakegu eta uretan jolastu.

ZEANURI

INTERPRETAZIO

ZENTROA

Gudairen Plaza, 1, Areatza.

Horario:

10:00-14:00 y 16:00-18:00

Tel. 94 672 9279

Email:

gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

ESPERIENTZIAK

Golf mendi artean

 

Piknika gurpila gainean

Gorbeiako garagardoa

MUSEO ETA PARKETXEAK

Gorbeiako mendigunerako bista ikusgarriak eskaintzen dituen inguru harriegarrietatik ibil zaitez
Otzarretako pagadirako bidea hartu dezakezu eta euskal herriko basorik politenetakoa bisitatu.

Nola iritsi

TOP

GEHIAGO

Baltzola eta 

Mairuelegorreta Kobak

bottom of page