top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

KULTURA ETA ONDAREA

KULTURA ETA ONDAREA.jpg

Lur bateko ondarea ez da iragana soilik, bere herriaren sustraiak, baizik eta orainaldia eta etorkizuna elikatzen den hazia da.  

Gorbeiako edozein herritan, Erdi Aroko historioa gogoko dutenek herri eta auzoen hiri-osaerabaldintzatu duten aztarna ukigarriak aurki ditzakete; ondarea eta kultura, hain zuzen ere.

Lur bateko ondarea ez da iragana soilik, bere herriaren sustraiak, baizik eta orainaldia eta etorkizuna elikatzen den hazia da.  

Gorbeiako landa-geografiaren bazter askotan bere ondare etnografikoaren zati diren edo euskarri izandako arrastoak aurki daitezke. Oinarrizko elementu gisa, euskal baserria, nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarrituriko euskal familiaren eta ekonomia tradizionalaren funtsezko atala. Kaleetatik eta aisialdi-guneetatik ibiltzen bazara, oraindik ahaide ezagunik ez duen eta Europako hizkuntza-familiekin lotuta ez dagoen hizkuntza hori entzun ahal izango duzu. 

Gorbeiako hiribildu asko Erdi Aroan sortu zirenez, ondorioz, luxu handia da euren alde zaharretako kale harriztuetatik pasatzea, higiezinen ondarearen benetako harribitxiak baitira. Balio handia dute eta horregatik “monumento multzo” izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak horietako asko. 

Landa eta hiri arkitekturako eraikinak konbinatzen dituzten udalerri asko daude: Areatza, Otxandio, Legutio, Orozko eta Ibarra; esaterako.

 

Garai bateko etengabeko borroken seinaleak daude, palazioak eta etxe dorreekin: Gopegi, Zarate, Markina, Olano, Murua, Manurga  eta Murgia; adibidez. 

Gorbeian, gizakiak bere paisaietan izan duen eragina ere, oraindik ikus dezakegu: errotak, harrobiak… Ezin besteko eraikinak ziren, baserri-ingurunerako. Izan ere, guztiz beharrezkoak ziren garrantzi handiko ofizioetarako. 

Gehiago ezagutu

bottom of page