GR 38 

ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA

Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea Arabako Errioxako mahastietik atera eta Kantauri itsasoko kostalderaino lutzatzen da; hau da, Euskadi hegoaldetik iparraldera ezagutzeko aukera paregabea da. Ibilbidearen izenari erreparatzen badiozu, erraz asmatuko duzu ibilbide hau antzinan zertarako erabili zen. Hori da! Erdi Aroan zehar ibilbidea merkataritzarako bide garrantzitsua bilakatu zen; hain zuzen ere, ez dugu ahaztu behar kostaldea eta meseta batzen dituela. Mandazainek Errioxa, Nafarro eta Gaztelatik etorritako garia, ardoa eta olioa kostalderaino eramaten zituzten; eta bueltan arrain gazitua garraiatzen zuten barnealderantz.

XVIII. mendearen amaiaeran Galtzada Errealean berrikuntza lanak egiten dituzte eta Mandazainek ibilbide hori erabiltzen hasten dira, merkataritza-trafiko guztia Urdaña mendadetik bideratuz. Horrela hasten da Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen gainbeherakada. 

Egun Ardoaren eta Arrainaren ibilbide zaharra GR batean bihurtu da. Guztira 167 kilometro ditu ,eta Araba eta Bizkaia zeharkatzen ditu. Ibilbidea Arabako Errioxatik, Kantabriako mendilerrotik edo Urkiolako parke naturalatik abiatzen da, ibiltariari paisai eta txoko zoragarriak eskainiz. 

4. eta 5. etapek Gorbeiako eskualdea zeharkatzen dute; aukera paregabea Otxandio bizitatzeko, nahiz eta herri txikia izan, gure ondareko hainbat altzor ezkutatzen baititu. 

NATURA
NATURA
press to zoom
ONDAREA
ONDAREA
press to zoom
OHITURAK
OHITURAK
press to zoom

Otxandioko beste ibilbide batzuk