TOP 10

08
TOP MUSEOAK
Gorbeian hainbat museo aurki ditzakezu. Denak, bisita merezi duten eraikinetan kokatuak. Hauetako bi ezinbesteko aurkezten dizkizuegu:
Euskal buztingintza museoa
Denboraren makinan bidaia ezazu eta norakoaren jarduera erakargarri eta emozionalenetako bat bizi itzazu.
Euskal Buztingintza Museoa ikustea denboraren makinan bidaiatzea bezala da. Elosuko (Legutio) Ollerieta auzoko museo polit honetan, euskal herriko herri buztingintzako pieza zaharrenetako eta ongien kontserbatutako batzuk aurkituko dituzu.
Eraikina antzinako eltze-denda bat da; 1993an berritu eta zabaldu zuen Blanka Gomez de Segurak. Eltze-denda 1711n eraiki zuten, eta bertako tailerrean Ortiz de Zarate familiako belaunaldi askok egin zuten lan.
Eraikinaren lehenengo solairuan, balio handiko zeramikazko 380 piezaz osatutako bilduma batekin gozatuko duzu. Eraikinaren ondoan, museoko beste bitxietako bat dago: antzinako labe handi bat.
.
Lauki itxurako oina du, eta bederatzi metroko altuera, mendetan zehar, milaka pieza egosi zituzten bertan, 1958. urtean itzali zuten arte. 1993. urtetik, monumentu gisa ageri da Euskal Herriko Kultur Ondarearen Inbentario Nagusian.
Ekoizpen tailerra da Ollerietako Museoko jarduera erakargarrienetako bat. Han, eltzegileak lanean ikusteaz gain, lanerako teknikei eta metodoei buruzko azalpenak jasoko dituzu.
Gainera, oraindik eskuz eta garai hartako kariñoarekin egiten diren zeramikak erosteko aukera edukiko duzu, dendan.
Bisitan, ekoizpen tailerrean parte har ezazu eta harritu zaitez ontzigileak nola lan egiten duten ikusten eta entzuten.

LEGUTIO

TURISMO BULEGOA

ESPERIENTZIAK
Espeleologia Mairulegorretan

MUSEO ETA PARKETXEAK
Nola iritsi

Antzasti museoa
Antzasti Euskaldunon Etxeak esperientzia etnografikoa eskaintzen du ETXEAren kontzeptua ardatz nagusi modura hartuta.
Arratiako tranbian bidaia sinbolikoa eginik, garaikideak izan arren oso ezberdinak ziren bi munduren ikusmirak ezagutzeko aukera du bisitariak, hots, bizitza tradizionala eta modernitatea.
Guregana datorrenak, XIX. mende bukaerako eta XX. hasierako etxe barruko geletan barna sartu eta bi bizimodu hauetara gerturatzeko aukera izango du, alegia, gure arbasoen baserriko bizitza tradizionala eta Bilboko iraultza industrialaren modernitatea.
Denboraren ontzia da gurea, eta historiaren epealdi honetako bizimoduaren, aisiaren eta lan-moduen adierazgarri fidela.
Arretaz apaindutako eta propio girotutako dekorazio eta erakusketa zaindua dugu ikusgai, ikus-entzunezko bisita gidatu baten bitartez, gure kultura eta tradizioak gertutik ezagutzeko.
Nola iritsi

DIMA
Artaun, 25.
Dima (Bizkaia)

Bisita gidatuak egunero egiten dira. Bisita gidatuak egunero. Aurretik hitzartu beharra, gutxienez egun beteko epearekin
TURISMO BULEGOA

ESPERIENTZIAK

MUSEO ETA PARKETXEAK