top of page
  • Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

Gorbeiako Parke Naturala

01

Gorbeia
Ez dakigu Parke Naturalatik ibiltzean wifi-a izango duzunik, baina bikain konektatuko zarela ziurtatzen dizugu

Bizkaia eta Araba arteko muga naturala izaki, aparteko garrantzia du naturak Gorbeiako Parke Naturalean. Basoak eta mendiak dira nagusi ihes egiteko ezin hobea den leku honetan. Altxor naturalez jositako eremu babestu honek liluratu egingo zaituzten hamalau bidek osatutako sarea eskaintzen dizu. Ezagunenak 1842 m-ko Gorbeiako mendi mitikoaren tontorrera eramango zaitu. Baias, Pagomakurre, Murua edo Zastegi dira gailurrera jotzeko lau ibilbide. Handik, bista ezin ikusgarriagoarekin, Euskadiko Parke Natural zabalenaren paisaiak edukiko dituzu zure oinetara.

Mendi-hegaleko landaredia eta fauna antzina-antzinatik bizi dira bertako herritarren tradizioarekin eta kulturarekin harmonian. Bertako bidezidorretan barrena, berdin-berdin gozatuko duzu pagadiak, pinudiak, ibaiak, errekak, oreinak, buztanikarak, igarabak, dolmenak, errotak, ikaztegiak, baserriak eta abar ikusiz.

Nabarmentzekoa da Gorbeiako Gurutze enblematikoa, XIX. Mendearen amaieran eta XX. Mendearen hazieran, XIII. Aita Santuak mendien gailurrik garaienetan gurutzeak eraikitzea gomendatu zuen Jesus Kristo omentzeko.

1901eko azaroaren 12an, asteartea, lehenengo gurutzea bedeinkatzen da, 33 metrokoa. 1901eko abenduaren 12an, osteguna, lehenengo gurutzea erori egin zen, 1902ko neguaren ostean, 2. Gurutzearen lanak hasi ziren eta 23 metroko eraikuntza lortu zutenean ekaitz sendo bat iritsi zen, besoak eta lau kable metalikoak jarri baino lehen.

 

1906ko otsailaren 12an, astelehena, bigarren gurutzea erortzen da, eta, azkenik, orain dagoen hirugarren gurutzea eraikitzen da Gorbeia mendiaren gailurrean 17 metro altuerakoa. Alabaina, hirugarrenaren inguruan ez daude datu zehatzik bere inaugurazioaren inguru, hortaz ezin da jakin inaugurazioa egon zenik ala ez.

PARKETXEAK

Bizkaia

Gudairen Plaza, 1, Areatza.

Ordutegia:

10:00-14:00 y 16:00-18:00

Tel. 946 729 279

Email:

gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus

Araba

Lekanda s/n, 01139 Sarria. 

Ordutegia:

De Martes a domingo:

10:00-14:30 y 16:00-19:00.

Tel.  945 430 709

Email: parquegorbeia@parques.araba.eus

IBILBIDE GIDATUAK

Xertan: Gorbeiako Aterpea  711 776 648 / 946 338 148

info@xertan.es   www.gorbeiakoaterpea.eus

Inguru Abentura

635 748 947    info@inguruabentura.com   www.inguruabentura.com  

MUSEO ETA PARKETXEAK

ESPERIENTZIAK

Gorbeia gauez

 

Eskalada eta espeleologia

Relax gastronomikoa

Nola Iritsi

TOP

GEHIAGO

Baltzola eta 

Mairuelegorreta

bottom of page