• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

TOP 10

Goiuriko ur-jauzia

06

Zentzumenak desafiatu kapritxo natural honekin eta uraren boterea ulertu. 

Gorbeiako Parke Natural osoan nagusi den natura basatiak irudi ikusgarriak eskaintzen dizkigu hegoaldeko isurialdean. Horietako batzuk, kantauri aldeko ibaien higadura-lanean dute jatorria: Goiuri Gorbeiako Parke Naturalaren mugan dago. Bertan, 105 metroko altuera duen kareharrizko malkar betetik ikuskizun ikusgarria eskainiz isurtzen dituzte Jaundia eta Basabe errekek euren ur-emariak Oiardo ibaira

Bere ispilu magikoa lapurtzeagatik, lamia baten sorginkeriak “Urjauzi” izeneko bertako artzain bat amildegi magiko hori bihurtu zuela diote. Izan ere, kondairaren arabera, handia izan zen egin zuen akatsa.

Goiuriko ur-jauziaren edertasuna denbora aurretiko horren itxura birjinan datza, hain zuzen ere. Ur-horma ikusgarriak irudi zoragarriak eskaintzen ditu zentzumen guztientzat, eurite edo desizozte garaian batez ere. 

Gorbeiako Parke Naturaleko altxorretako bat da, zalantzarik gabe, eta Altube gainetik. Izarratik, iritsi ahalko zara bertara, Orduñako errepideari jarraituta. 

Goiuriko behatokitik goza dezakezu ur-jauziaz. Bertarako sarbidea eta ezin hobeto egokitutako balkoiak askoz seguruagoak dira, eta uraren boterea ulertaraziko dizuten irudiak eskaintzen dituzte. Natura ikuskizun zoragarriak mendi-hegalen kontrastea nabarmentzen du. Higatua bata, erkametzez betea. Eta hezea eta laiotza bestea, pago hostotsuz estalia, Euskadiko baso zabalenetako baten aurrea.

Kapritxo natural hau ikusteko sasoirik egokiena euri-garaia edo izotza urtzen den garaia da. Paisaia-multzo bikaina osatzen duen ingurunea da, eremu honetan egonez gero, nahitaez bisitatu beharrekoa.

URKABUSTAIZ

TURISMO BULEGOA

Gorbeialdeako Kuadrilla

Plaza Bea 

01130 Murgia

turismo@gorbeialdea.eus

Tel. 945 430 440

ESPERIENTZIAK

MUSEO ETA PARKETXEAK

URKABUSTAIZ

TURISMO BULEGOA

Gorbeialdeako Kuadrilla

Plaza Bea 

01130 Murgia

turismo@gorbeialdea.eus

Tel. 945430440

ESPERIENTZIAK

HURBILEKO MUSEOAK

URKABUSTAIZ

TURISMO BULEGOA

Gorbeialdeako Kuadrilla

Plaza Bea 

01130 Murgia

turismo@gorbeialdea.eus

Tel. 945430440

ESPERIENTZIAK

HURBILEKO MUSEOAK

Nola iritsi

Baltzola eta

 Mairuelegorreta

TOP

GEHIAGO

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com 
 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 430 440 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia
euskadi largo 50 estrecho.jpg