• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Gorbeia Mendebaldea 

Kotxez egiteko ibilbidea

Gorbeia Mendebaldeko ibilbideak Gorbeiarik oparoenean sartzen zaitu: Itzinako biotopo babestua gordetzen duten harri kalizazko harresi gaindiezinak, Goiurikoa bezalako 100 metroko ur-jauziak… Aho-zabalik utziko zaituzte.

1. Orozko

OROZKOKO ondare historikora bisita gidatua, gaztandegia, marmelada-produkzioa eta bertako ogia.

2. Goiuriko ur-jauzia

100 metrotik gorako ur-jauzia, ikuspegi ederrak eskaintzen dituena Altubeko pagadira, eta Gorbeiako mendigunera. Ur-jauzia ikusteko, begiraleku bat dago: Izarratik edo Vitoria-Gasteiztik etorrita, A-2521 errepidean, Goiurira iritsi baino lehen, eskuinetara irten, eta bertan topatuko duzu.

3. Murgia

Bisita gidatua, edo librea, Murgian. Herrian zehar dauden intereseko lekuak bisitatuko ditugu: Bea-Murgia etxeaOinaztarraren gurutzea… eta Oregi Etxean bukatuko dugu: bertan dago Eztiaren Museoa, erlezaintzaren mundu zoragarria ezagutzeko eta Gorbeia inguruetako eztia nola egiten den ezagutzeko aukera paregabea.

10 TOP

ESPERIENTZIAK

IBILBIDEAK

BISITAK

4. Oroko Santutegia

Zuiako haitzik ezagunenetan lekutua, izan behar du zerbait magikoa leku horrek, gizakiak Burdin-Aroan ere aurkitu baitzuen bizilekua bertan… Bisitariak ikusiko du kokalekuak berak duela bere magia, izan ere, leku gutxi daude hain ikuspegi zoragarria dutenak.

5. Sarriako parketxea, Interpretazio zentroa

Sarrian dago Arabako isurialdeari dagokion Parkearen Interpretazio eta Harrera Zentrua. Bertan kontsulta daiteke Gorbeiako Parke Naturalak eskaintzen dituen aukeren gaineko informazioa. Parking zabal bat du, eta baita atsedenerako lekua ere, mahaiekin eta hainbat barbakoarekin. Hemendik abiatuta, ibilbideak egin daitezke parkean zehar.

240 Ibilbidea 

Kotxez egiteko ibilbidea

 

240 ibilbideak Gorbeiaren bihotzera eramango zaitu, eta bertan aurkitu ahal izango duzu iparraldeko isurialdea, paisaia alpetarduna eta zelai berdez osatua, eta baita Urrunagakoa bezalako urtegiak ere, Gorbeiako magalean, ur gardenez betea.

 

1. Areatza

Alde zaharrera bisita librea (Multzo Historiko-monumental izendatua)

2. Zeanuri

Gorbeiako magalean dagoen herri honetara bisita librea. Paisaia naturaletan kokatutako hainbat eraikin ditu, ezin egokiagoak egun lasai bat, naturaz inguratuta, pasatzeko.

3. Saldoproko hezegunea

Saldropoko hezeguneak, eremu babestuak, lasaitu egingo zaitu: hezegunea, atsedenerako leku gisa atondua, basoaz eta animaliez gozatzeko leku egokia da, deskantsurako, paseatzeko, jateko…

4. Euskal Buztigintza Museoa

Elosuko (Legutio) Ollerias auzoan dago museoa, edertasun handiko landagune batean, Urkiolako eta Gorbeiako Parke Naturalen artean, Urrunagako urtegiaren ertzean. Museorako bisita gidatuan honakoa ikusiko duzu: bilduma iraunkorra, erakusketa monografikoa, antzinako labea, eltzegilea bere tailerrean lanean ikusteko aukera, eta denda, zeramika-piezak erosteko aukerarekin

5. Legutio

Legutioko herrigunean, oraindik, erdi aroko hiribilduen egitura hauteman daiteke. Nukleo zaharraren inguruan baserri ederrak daude, euskal-atlantiar arkitekturaren adibide garbiak direnak.

6. Urrunagako urtegia

Urtegi honen inguruneak ikuspegi zoragarria eskaintzen du. Horretan laguntzen dute inguruan dituen pagadi eta harizti zabalek, eta barreiatuta aurkitzen ditugun ihi-zelaiek, uretako hegaztien fauna interesgarri baten bilgune.

Urkiola Ibilbidea 

Kotxez egiteko ibilbidea

Azkenik, Urkiolako ibilbideak Suitzakoen tankerako mendi malkartsuak erakutsiko dizkizu, haran eta erreka amiezinak, eta Euskadiko barne-itsasoan, Ullibarri Gamboan, amaiera ezinhobea eman ahal izango diozu.

1. Dima

Arratia ibaiaren ibaiadarra da Indusi, eta azken honek zabaldutako haranaren bi aldeetan dago Dima, hegoaldera luzatzen da, eta Goikogana mendiraino iristen. Dimatik (euskal “Suitza txikia”)  Urkiolako Parke Naturaleko mendietara joan zaitezke, eta bertatik Gorbeia inguruetako gailur guztiak ikusi.

2. Baltzolako kobak

Magdaleniensetik Neolitikorainoko estratuak daude barruan. Elkarrekin harreman gutxi duten hainbat eta hainbat jarduera egin dira bertan: artzaintza, goi mailako eskalada, arkeologia, espeleologia…

3. Urkiolako parke naturala​

Urkiolako Parke Naturala Euskal Herriko lehenengo leku babestua da. Bizkaian du zati bat, eta beste zati bat du Araban. Mendigune honetan hainbat baso daude: pagadiak, hariztiak, gaztainadiak, pinudiak… Denen artean paisaia gorabeheratsu eta ibilgaitz bat osatzen dute, eta bertan ugaria da fauna (basurdea, azeria, orkatza, azkonarra, sai arrea, belatz handia…

4. Otxandio

Gure inguruneko herririk bereizgarrienetako bat da. Gazte eta helduak jan-edanean dabiltza kaleetan, giro berezi bat sortzen dutelarik. Anima zaitez, eta etorri poltsiko guztientzako onargarria den sukalde-tradizio hori, Euskadiko bereizgarri handienetako bat, elkarbanatzera.

5. Aramaio

Ibarran, kale nagusian zehar oinez goazela, Bizente Goikoetxea plazara iritsiko gara. Bertan dago, hain zuzen ere, Bizente Goikoetxea musikari entzutetsuaren etxea. Horrekin batera, San Sebastianen ermita, edo “Sastiña”, bailararen historiako garrantzitsuena, eta Ibarra herriaren sorreraren ardatza.

6. Landa

Uribarri-Ganboako urtegiaren ertzean, landako baserrigunea urak estali zuen; muinorik garaienetako baten magalean zegoen, Zadorra ibaiaren ertzean. 40 hektareatako hedadura duen aisialdi-parke bat dago urtegiaren ertzean, eta hainbat ekipamendu ditu: lorategidun aisialdi-gunea, picnic-erako lekuak mahaiekin, komunak, dutxak, iturriak, ume-jolasen guneak, taberna, etab. gainera, aipatu beharrekoa da bere ezaugarririk erakargarriena: urtegiaren ertzean eginda dagoen hondartza, bainurako egokitua.

7. Ullibarri-Gamboako urtegia

Arabako urtegirik luzeena eta edukiera handiena duena. Lehenengo mailako erreferentea da aisialdi- eta kirol-jardueretan (arrantza, piraguismoa, windsurf, ibilaldiak…). Urtegiaren ertzean “Club Náutico Vitoria” delakoa dago. Urtegia bide artifizial batek inguratzen du (45 km), eta bertan eman daitezke paseoak, bizikletan ibili… 

8. Ullibarri-Gamboa

Arabako txoko eder bat, izen bereko urtegiaren ondoan, Zadorra ibaiaren inguruan. Urtegia egin zenean, herri honetako etxe asko urpean gelditu ziren. 

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com 
 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 430 440 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia
euskadi largo 50 estrecho.jpg