• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

GURE HERRIAK

Natura Hiritik pausu batetara  sentitzeko era aurkezten dizugu.

Tradizioa da Gorbeiak duen beste balioetako bat. Euskadiko bizimodu tradizionala sakonago ezagutu ahal izango duzu udalerrien bitartez: mila urtetik gora dituzten lanbideak, erromeriak, bertako gastronomia, hizkuntza propioa… 

 

Euskara, hizkuntza zaharra izanagatik, gazte mantentzen da gure herrietan. Euskal mundu ekonomiko tradizionalak, abeltzaintzaren eta nekazaritzaren bidez, pisu erlatibo handia du hiri-munduari dagokionez. Hori dela eta, euskara bizi-bizi dago Gorbeiako herrietan

 

Kaleetatik eta aisialdi-guneetatik ibiltzen bazara, oraindik ahaide ezagunik ez duen eta Europako hizkuntza-familiekin lotuta ez dagoen hizkuntza hori entzun ahañ izango duzu: tabernetako abestietan, herrietakojaietako kontzertuetan, biztanleen eguneroko bizitza…

 

Ingurune  naturalarekiko harremanari dagokionez, Gorbeiako herritarrek modu arduratsuan eta orekatuan erabili dituzte baliabideak. Horregatik daukagu gaur egun inguru paregabe hau. 

 

Gorbeia Norako Turistikoa aipatzen dugunean Gorbeia Parke Naturala eta inguruko herriez ari garela jakin behar da. Norakoa hainbat udalerrik osatzen dute:

Gorbeira etor zaitez bere...

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com 
 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 430 440 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia
euskadi largo 50 estrecho.jpg