• Black Facebook Icon
  • Black Twitter Icon
  • Black Google+ Icon

Natura

Hiritik gertu baino gertuago natura sentitzeko aukerarik onena aurkezten dizugu, Bilbo eta Gasteiztik 20 minutura besterik ez. 

Gorbeia Euskadiko bihotz berdearen erdi-erdian dago. Gune natural horrek Arabako eta Bizkaiko lur ikusgarriak hartzen ditu. Askatasun osoko oasi bi topatuko dituzu: Gorbeia eta Urkiolako Parke Naturalak. 

Naturaren soinuak besterik ez dituzu lagun izango. Mendien edertasunaz gozatzeaz gain bere flora eta fauna aniztasunez ere gozatzeko aukera izango duzu. Oreinak edota mehatxupean dagoen igarabaz gozatzeko aukera ezin hobea. 

Familiarekin, lagunekin, bikotearekin edota bakarrik. Ezagutzera, egitera edo ikustera. Edonorentzako eskaintza zabala:

Gorbeiako Parke Naturalak ibilbide magiko asko eskeintzen ditu: Itzina, Baltzola eta Mairuelegorretako kobazuloak, Goiuriko ur-jauzia, Ullibarri-Gamboa eta Urrunagako urtegiak… Baina baldin bada zerbait berezia norako honetan, hori Gorbeia (1482) mendia da, Euskadiko tontorrerik altuena.

Gorbeiako aire garbiaz eta paisaia oparoez gozatzeaz gain, naturarekin lotutako gastronomia , aisialdia eta kirol arloetan aukera ugariaz gozatzeko abagunea izango duzu. Norako honen ezinbesteko errekurtsoak bisitatzeaz ez ahaztu!

Ohiturez osatutako paisaia ere bada Gorbeia. Ezagut ezazu sakonki euskal tradizioa, bertakoekin esperientziak partekatuz; kultura eta leku zoragarriko ondarea  ezagutzen dituzun bitartean. Gorbeiak harratu egingo zaitu, zentzu guztietan! 

Gobeira etor zaitez bere...

OROZKO 

Plaza Zubiaur 
946 122 695 
turismo@gorbeialdea.com 
 

MURGIA 

Plaza Bea-Murgia
945 430 440 
turismo@gorbeialdea.eus 

  • Facebook Gorbeia
  • Twitter Gorbeia
euskadi largo 50 estrecho.jpg