top of page

ABENDUA AHASTEZINA EGINGO DUTEN 

GORBEIAKO BISITA ETA JARDUERAK

casa otxandio.jpg

OTXANDIO, ANTZINARORA BIDAIA

Antzinarora eraman eta hiribildu bizkaitar honetako iragana ezagutaraziko dizun bisitaldi gidatua. Oparoaldi eta gudez beteriko iragana. Aztarnak Otxandioko hainbat eraikinetan uzi duen iragana. 

Gorbea_s2221.jpg

IDIAZABAL ZAPOREDUN BISITA

Benetako euskal gaztandegia ezagutzera etor zaitez. Bertan, Maider Undaren (Olaetako artzaina) sekretua ezagutuko duzu: egindako gazten zaporearen arrazoia.

taller de afarería

ELTZEGINTZA TAILERRA

Abenduaren 7an Blankak Euskal Buztingintza Museoan duen lantegia bisitatzen dugu. Sormenari hegan egiten uzteko eta euskal kulturarekin hain lotuta dagoen ofizioaren istorioa ezagutzeko aukera paregabea.

BasqueGorbea-37.jpg

ZEBERIORA BISITA GIDATUA

Zatoz Ermitabarriko zeberiotarra auzoara eta ezagutu errementeriaren museoa, edota Santo Tomás de Olabarrietako eliza eta bere arkupe ikusgarria…non ezkutatuta dauden irudi eta mezu irudikaezinen sekretu guztiak ezagutuko dituzun.

ESPELEOLOGIA MURUAN

Gorbeiako haitzulo ikusgarrienetako batean barneratzen gara: Mairuelegorretako haitzuloa. Korridore estu, putzu eta hainbat galeria dituen ibilbide zirkularra egingo dugu... Abentura ziurtatuta dago!

orientación.jpg

ORIENTAZIOA SARRIAN

Orientazio zirkuitu honetan parte hartzera ausartzen zara? Gorbeiako Parke Naturalean barrenduko zara eta bidearen amaieran ezkutatuta dagoen kutxa aurkitu behar izango duzu… Zer izango ote da?

espeleología.jpg
BMpaisajeitxinabosque2CO.jpg

FAMILIA ABENTURA OROZKON

“Ume esploratzaileak” familia guztiarentzat zuzendutako jarduera da. Ekintzaren helburu nagusia, haitzulo magikoa aurkitzea da. Horretarako, mapak, iparrorratzak eta sorgin jakintsu baten aholkuak izango ditugu.

aramai

ARAMAIORA BISITA GIDATUA

Aramaioko haranean barrentzen gara, askoren arabera “Euskal Suitza”. Hala dela egiaztatu nahi baduzu, Santa Anaren ermitan hasten den eta herriko plazan amaitzen den bisita gidatu hau egitea gomendatzen dizugu.

snow raquet.jpg

ELUR ERRAKETAK

Gorbeiako Parke Naturala zuriz estalita ikustea liluragarria da. Erraketei esker, esperientzia honetaz ahalegin txikiagoa eginez goza dezakezu… Ikuskizuna galduko duzu?

4R1A3883.JPG

OSASUN NATURALA: TAILERRA

Azter itzazu landare naturalen ezaugarri eta ezarpenak saio praktiko batean. Zure osasuna mantendu eta berreskuratzeko belaunaldiz-belaunaldi igaro diren sendabide eta ukenduak . Familia guztiarentzako esperientzia aproposa!

_R1A5990.JPG

ANTZEZTUTAKO BISITA OROZKON

Orozko hobeto ezagutu eta familiarekin ondo pasatzeko aukera paregabea da. Gida baten eskutik eta usadio zaharrean herri magiko eta polit honen istorioa ezagutuko duzue. Etor zaitezte!

QUESO_GORBEIA.jpg

IPIÑABURU GAZTANDEGIA

Oraingo honetan, Ipiñaburu gaztandegia bisitatzera animatzen zaitugu. Gaztaren lantze prozesua zein den jakin eta euskal ardia ezagutzeko aukera aproposa, latxa ardia.

itxina.jpg

MIKOLOGIA GORBEIAN

Abenduaren zubi guztian zehar, esperientzia honek deskontu berezia (- %20) izango du. Bere prezioa 20€koa izango da. Ez ezazun Gorbeiako onddoak eta perretxikoak ezagutu eta aztertzeko aukera hau galdu.

blur-bokeh-candle-196648.jpg

GABONETAKO AFARIAK

Gabonetan zehar, afari batez gozatzeko aukera izango duzu Otálora Guevera Jauregian. Istorioaz, dotoretasunaz eta originaltasunaz betetako espazioa. “Mi Castillo de Arena” ezagutzen al duzu?

bottom of page